Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Bruselako hiztun komunitate flamenkoaren ordezkaritza instituzional bat MONDRAGONen bisitari

Brusela hiriburu-eskualdeko Assembly of the Flemish Community Commission-eko parlamentariek hainbat erakunde bisitatu dituzte Euskadin; horien artean MONDRAGON Korporazioa. Eusko Jaurlaritzak proposatuta etorri dira MONDRAGONera, korporazioko kooperatibetan euskararen normalizazioaren nondik norakoak bertatik bertara ezagutzera.
Bruselako hiztun komunitate flamenkoaren ordezkaritza Brusela hiriburu-eskualdeko parlamentuko kideek osatzen dute; “Bruselako Flamenkoen Parlamentua” izenez ezagutzen den ganberako parlamentariak dira. Hala, batzarreko zortzi ordezkari Euskadira etorri dira bertoko hizkuntza-errealitatea ezagutzeko helburuz eta euskara sustatzeko politika publikoak, erakundeetan, hezkuntzan edo ekonomian, bertatik bertara ezagutzeko hainbat bilera egin dituzte.
Flamenkoa Belgikako herritarren gehiengo baten hizkuntza bada ere (%60 gutxi gora-behera), Brusela hiriburu-eskualdean hiztun-komunitate flamenkoa gutxiengoa da (%20)
Bisita instituzionala oraingo astean izaten ari da. Besteak beste, Eusko Legebiltzarra, Euskal Herriko Unibertsitatea, MONDRAGON korporazioa, EITB, Guggenheim Bilbao Museoa, Euskaltzaindia, AEK, Topagunea, Tabakalera eta Etxepare Institutua bisitatu dituzte eta erakunde horietako ordezkariekin ere batzartu dira.