Bost langile kontratatu nahi ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak bost langile kontratatu nahi ditu. Interesatuek lehenbailehen bidali behar dute curriculuma Mondragon Unibertsitatera.
Card image cap
2018/06/13

Lan eskaintzan interesa dutenek hurrengo helbidera bidali beharko dute curriculuma: https://www.mondragon.edu/eu/lan-egin-gurekin Curriculuma bidaltzerakoan, eta lanpostuaren arabera, hurrengo jakintza arloa aukeratu beharko da webgunean:

  • Digitalizazioan aditua. (Arloa: Hezkuntza).  2 lagun.
  • Ikus-entzunezko proiektuen kudeatzailea. (Arloa: Komunikazioa). Lagun 1.
  • Ikus-entzunezkoetan eta sare sozialetan aditua. (Arloa: Komunikazioa). Lagun 1.
  • Multimedia eta baliabide teknologietako teknikaria. (Arloa: Komunikazioa). Lagun 1.
  •  

1- Digitalizazioan aditua (Arloa: Hezkuntza). 2 lagun.

Digitalizazioaren eta hezkuntzaren arteko interakzioan kokatzen diren gaiak ezagutzen ditu, izan pedagogikoak edo/eta teknikoak (datuen analitikak, errealitate areagotua/birtuala, konektibismoa eta inteligentzia digitala, besteak beste), eta horien inguruan gaurkotuta jarraitzeaz arduratzen da. Etorkizuneko joerak identifikatzen ditu.

Hau da, pertsona bat prest dagoena digitalizazioak eskatzen duen abiaduran egokitzeko eta gaitasun berriak garatzeko.

  • Ziurgabetasuna ondo kudeatzen du.
  • Hezkuntzaren (er)aldaketan digitalizazioaren inguruan ikertzeko interesa dauka (Doktorea edo doktoregaia da).
  • Eremu internazionalean erosotasunez mugitzen da; gai da beste herrialdeetako kideekin negoziatzeko eta proiektuak idazteko.
  • Aholkularitzan esperientzia du eta trebea da komunikatzen.
  • Sortzailea da.
  • Taldean eta sarean lan egiten daki.

Profila

  • Doktorea (edo doktoregaia izateko prest).
  • Ikasketak:

○            Ingeniaritza (Informatikoa hobesten da) + Hezkuntzan Gradua edo Masterra.

○            Matematika zientziak (datu analisian aditua) + Hezkuntzan Gradua edo Masterra.

2- Ikus-entzunezko proiektuen kudeatzailea (Arloa: Komunikazioa). Lagun 1.

Deskribapena

Ikus-entzunezko komunikazioaren egungo egoera ezagutzen du (edukiak, formatuak, teknologia, nazioarteko panorama...) eta etorkizuneko norabidea eta joerak aurreikusteko gaitasuna du. Euskal Herriko sektorea ezagutzen du eta haren indargune eta erronkak identifikatzeko gauza da.

Hau da, ikus-entzunezko komunikazioaren berrikuntzak eskatzen duen abiaduran egokitzeko eta gaitasun berriak garatzeko prest dagoen pertsona da.

  • Ekintzailea eta sortzailea da.
  • Lidergo sena du, eta proiektuak taldean kudeatzeko gaitasuna dauka.
  • Ikus-entzunezko komunikazioaren berrikuntzaren eta joera berrien inguruan ikertzeko interesa dauka.
  • Ziurgabetasuna ondo kudeatzen du.
  • Nazioarteko eremuan erosotasunez mugitzeko gai da. 

3- Ikus-entzunezkoetan eta sare sozialetan aditua (Arloa: Komunikazioa). Lagun 1.

Deskribapena

Ikus-entzunezko produktu eta proiektu berritzaileak, zeinahi plataformatan, garatzeko eta kudeatzeko eskarmentudun profesionala. Ikus-entzunezkoetan, marketin digitalean eta sare sozialetan aditua. Ikus-entzunezko komunikazioaren egungo egoera ezagutzen du (edukiak, formatu berriak, teknologia...) eta zabalkundearen joera berriak ezagutzen ditu.

Hau da, ikus-entzunezko komunikazioaren berrikuntzak eskatzen duen abiaduran egokitzeko eta gaitasun berriak garatzeko prest dagoen pertsona da.

  • Gaitasun tekniko eta teknologikoa du ikus-entzunezkoen alorrean.
  • Ekintzailea eta sortzailea da.
  • Taldean eta sarean lan egiten daki.
  • Lantaldeak lideratzen daki.
  • Ziurgabetasuna ondo kudeatzen du.
  • Sare sozialak eta marketin estrategiak ezagutzen ditu.

Profila

  • Ikasketak (hobetsiko dira):

○            Ikus-entzunezko Komunikazioa Gradua.

○            Ikus-entzunezko Sistemetan Ingeniaritza Gradua.

○            Marketin digitala.

4- Multimedia eta baliabide teknologikoetan aditua (Arloa: Komunikazioa). Lagun 1

Deskribapena

Fakultateak dituen multimedia eta baliabide teknologikoak kudeatzeko aditua behar du. Hau da, pertsona bat eskainiko duena teknologia berrien eta multimediaren gaineko zerbitzuak, beti ere, ikaskuntzak, dozentziak eta ikerketak dituen eskakizunei begira.

  • Multimedia eta baliabide teknologikoen ardura.
  • Erabiltzaileen arreta zerbitzua.
  • Inzidentzia teknikoen kudeaketa.
  • Mikroinformatika sistemen kudeaketa.

Profila

  • Ikasketak:

○            Ikus-entzunezko Sistemetan Ingeniaritza Gradua.

○            Informatika Gradua.

○            Ikus-entzunezko Komunikazioa Gradua.

○            Soinu eta irudi teknikaria.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa