Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Boeing eta Rolls-Royce-en I+G zentro britainiarra IK4-IDEKOko instalazioetan egin zuen Zuzendaritza Batzordeko bilera eta DANOBATGROUP bisitatu zuen
Sheffieldeko Unibertsitateak sustatzen duen Fabrikazio Aurreratuko Ikerketa Zentroak (ingelesezko siglak: AMRC), Boeing, Rolls-Royce eta goi mailako beste industria bazkide batzuekin batera, Zuzendaritza Batzordeko bilera egin zuen atzo Elgoibarren.
Aeronautika sektorean Europako erreferentea den zentroak bere Zuzendaritza Batzordearen urteroko bileretako bat Euskadin egitea erabaki du, Fabrikazio Aurreratuan dauden gaitasunak bertatik bertara ezagutzeko. Izan ere, arlo honen aldeko apustu sendoa egin du Eusko Jaurlaritzak, RIS3 espezializazio adimendunaren arloko estrategia markoaren baitan, bere industria nazioarte mailan lehiakorragoa egiteko asmoz.
Horrekin lotuta, AMRC-ren bilera Elgoibarko IK4-IDEKO-ren egoitzan egin zen, fabrikazio teknologietan eta industria produkzioan espezialista den zentro teknologikoan, zentro britainiarra duela urte batzuetatik elkarlanean ari baita bertan. Egunean zehar bileran parte hartu zutenek DANOBATGROUPeko instalazioak ezagutzeko aukera izan zuten, IK4-IDEKO zentro teknologikoaren bazkide nagusia dena, eta aldi berean AMRCko bazkide batzuen ohiko hornitzailea ere badena. Bisita batez ere DANOBAT eta SORALUCE kooperatibetara egin zuten, makina-erreminta eta fabrikazio arloan euskal enpresa erreferenteak direnak.
AMRCko bilkura honetan parte hartu zutenen artean daude aeronautika sektoreko eta produkzio sistemetako mundu mailako enpresa nagusiak, Fabrikazio Aurreratuak I+G erabakigarria eragiten dietenak lehiakorrak izateko. Horien artean: Boeing, Airbus, BAE Systems, Diad Group, DMG Mori Seiki, Hexagon Metrology, Messier Bugatti Dowty, Sandvik Coromant, Starragheckert, Technicut, UTC Aerospace Systems edo Wardjet.
Ongi etorri ekitaldian Eusko Jaurlaritzako teknologia eta lehiakortasun saliburuordea, Estibaliz Hernáez Laviña, SPRIko zuzendari nagusia, Alex Arriola, Berrikuntza diputatua, Jon Peli Uriguen eta Elgoibarko alkatea, Alfredo Etxeberria egon ziren. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Estrategia zuzendaria den Leire Bilbao ere izan dugu AMRCkoei laguntzen IK4-IDEKO eta DANOBATGROUPeko instalazioen bisitan.
Euskadirentzat "aukera bikaina"
Ohikoa da AMRCko Zuzendaritza Batzordea urtean behin Erresuma Batutik kanpo egitea, bertako kideek DANOBATGROUP AMRCko bazkide diren enpresekin egiten ari den proiektuen ondorioz. Hegazkinen etorkizuneko osagaien garapenerean I+Gn elkarlana izan dezaketen enpresak ezagutu ditzaten. Kasu honetan, zentro britainiarrak IK4-IDEKOren ekarpena identifikatu du Fabrikazio Aurreratuko I+G arloan esperientzia interesgarri gisa, eta hobeto ezagutu ahal izateko aukera hau aprobetxatu du.
Bisita momentu egokian dator, izan ere Eusko Jaurlaritzak Fabrikazio Aurreratuko Zentroak jarri nahi ditu martxan Euskadin eta AMRC erreferentzia bat da Europa mailan.
Ramon Ubie-Echeberria IK4-IDEKOKO Zuzendari Gerentearen hitzetan, AMRC-ren bisita aukera ezin hobea da Euskadik Fabrikazio Aurreratuan dituen gaitasunak erakusteko. "Guretzat erreferentzia diren AMRC-rekin urteetan zehar izan dugun lankidetza estua eta gero, oso positiboa deritzogu gu bisitatzera etorri izana eta gure kudeaketa eredua eta enpresen emaitzetara begira lantzen dugun I+G egiteko eredua erakusteko aukera izatea" adierazi zuen.