Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Bizikletaren Nazioarteko Eguna, ZTIM bokazioak bultzatuz
Ikasturteari bukaera emateko eta ZTIM arloak sustatzen jarraituz, Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak babesturik, Bizikletaren Nazioarteko Eguna ospatu zuten ekainaren 3an, goizeko 10:00etatik 11:00 bitartelp zuzeneko saio baten bidez, PTGaraiako Udalaitz Auditoriotik emititu zena.
Garaia Parke Teknologikoak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, ZTIM Gizarteratu proiektuaren barruan, 2019ko azarotik geroztik, ekintza desberdinak antolatzen dabiltza zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak jarraian datozen belaunaldietan eta gizartean orokorrean sustatzeko asmoz.
2019ko azaroan, Zientzia eta Teknologia astea ardatz hartuta, ZTIM arloko Debagoienako profesionalei eginiko online elkarrizketa irekiak eskaini zituzten, hala nola, Ingalaterran, Suedian, Alemanian eta Debagoienean kokatutako profesionalei, haien esperientziak ezagutzeko eta datozen belaunaldietan ZTIM bokazioak bultzatzen jarraitzeko.
2020ko otsailaren 11an berriz, Emakume eta Neska Zientzialariaren eguna ospatu zen, emakume ikertzaile eta zientzialariekin batera, online emititutako zuzeneko mahai inguru batekin. Profesional hauek, beraien ibilbide profesionala azaldu zizkien, emakumearen rolaren ikuspuntutik, konektatuta zeuden 350 ikasleri. Ikasleek ere galderak egin eta lehiaketa batean parte hartzeko aukera eduki zuten, eslogan eta argazki lehiaketan. Ekitaldia bukatzeko, MGEPko ikasleak PTGaraiara gerturatu ziren, emakumeek zientzian gaur egun duten egoeraz, dituzten oztopoez eta aurrera begira hobetu beharko liratekeen baliabideez hausnartzeko.
Ikasturtea bukatzeko eta ekimenei bukaera emateko, ekainaren 3an, Bizikletaren Nazioarteko Eguna antolatu zuten. Bizikleta eta bizikleta munduaren atzetik dauden aurrerapen teknologiko eta zientifikoen inguruan hausnartzeko eta etorkizunera begira hobetu beharko liratekeen abiapuntuez hitz egiteko helburuarekin, PTGaraian Enrique Alonso eta Markel Irizar txirrindulari ohiak eta Xubane Garai eta Patxi Juaristi txirrindulariak elkartu ziren, streaming bidez emititutako mahai inguru batean.
Saio honetan ere, Euskadi osoko ikasleen parte hartzea egon zen. 350 ikasle baino gehiago mahai inguruan entzule egon ziren eta beste 40 ikaslek Bizikleta Jasangarriaren lehiaketan parte hartu zuten. Arizmendiko ikasleak diren Arhane Odriozola eta Leire Olabarrieta izan ziren lehiaketako publikoaren saria eta epaimahaia profesionalaren saria irabazi zutenak. DBH3ko ikasle hauek, Euskaltel-eko kamisetak eta B-Lokal, herriko komertzioen online atariak eskainitako 100€-ko bonua jasoko dute hurrengo egunetan.