Birziklapenaren arloko Kolonbiako eta Brasilgo bi erakunde MONDRAGONen bisitari

Nohra Padilla, Bogota hiriburuko Birziklatzaileen Elkarteko presidentea, eta Severino Lima, Brasilgo ipar-ekialdeko Natal hiriko Coocamar kooperatibako kide eta Birziklatzaileen Mugimenduko ordezkaria MONDRAGONen dira bisitari, Mundukideren eskutik.
2022/07/19

Bogotako Birziklatzaileen Elkarteko kidea eta Brasilgo ipar-ekialdeko Coocamar erakundearen ordezkaria MONDRAGON bertatik bertara ezagutzera gerturatu dira. Euren erakundeak hobetu nahi dituzte, eta Mundukidek gonbidatuta daude gurean, hemengo eredu eta proposamenak euren herrialdetara eramateko asmoz. Gaur Arrasaten izan dira, Mundukideren egoitzan. Fagor Ederlan ere bisitatu dute eta Leartikerrera ere gerturatuko dira.

IMG_1691.jpg

TUlankidek Nohra Padilla, Imanol Igeregi (Mundukide) eta Severino Lima elkarrizketatzeko aukera izan du.  

Kooperazio kooperatiboa