"Birusaren mutazio arrarorik gertatzen ez bada, errekuperazio ekonomikoa azkarra izan daiteke"

Lander Beloki, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoa.
2020/04/07

Lander Beloki, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoarentzat koronabirusak eragindako krisi ekonomikotik azkar errekuperatu gaitezke, "beti ere kontutan izanda baldintza ugari daudela, eta berehala alda daitekeela egoera".

Koronabirusak eragindako pandemiak krisi ekonomiko sakona hedatu du mundu mailan, eta oraindik orain, inork gutxik daki zein izango den krisiaren bilakaera. Horren guztiaren gainean hitz egin dugu Lander Belokirekin. Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoarentzat, krisi sanitarioa gaindituz gero, udazkenerako normaltasunera itzultzen has daieke ekonomia, "alegia, birusaren mutazio arrarorik gertatu ezean, gertuago egon gaitezke V formako errekuperazio ekonomikotik". 

Mondragon Unibertsitatea, online

Online formakuntzan murgilduta dago Mondragon Unibertsitatea Estatuak Alarma Egoera izendatu zuenetik, eta "bai irakaslegoaren konpromisoari eta guraso zein ikasleen ulermenari esker oso balorazio positiboa egiten dugu". Belokiren esanetan, bereziki ikasleen mugikortasunean eta Dual eskaintzan izan du eragin negatiboa koronabirusak. 

Ikasturte amaiera nola irudikatzen duzue?

Lander Belokik argi dauka oso zaila izango dela unibertsitateko ateak berriz zabaltzea ikasturte honetan. "Jende asko batzen da espazio itxi eta txikian eta hori da hain justu ere ekidin beharrekoa". Ikasturte amaiera nola planteatuko duten erabakitzeko, etengabe daude harremanetan Hezkuntza Sailarekin eta Hezkuntza Ministerioarekin. Oraingo astean bertan hartuko dute ikasturte amaieraren gaineko erabakia. "Hipotesi guztiak jarriko ditugu mahai gainean eta erabakiko dugu nola aurre egin ikasturte amaierari". 

 

Administrazio eta enpresa irakaskuntza

Irakaskuntza unibertsitate zentroa