Irakurriena
- 1. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 2. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 3. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 4. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 5. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 6. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 7. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 8. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 9. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 10. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
BIND 4.0 programaren laugarren edizioa martxan da
MONDRAGON Korporazioak enpresa-eragile moduan parte hartuko du, MONDRAGON Sustapen Zentro korporatiboaren bitartez.
Uztailean hirugarren edizioko emaitzak aurkeztu eta laugarren edizioa iragarri zen. Helburua talentua atzematea eta Euskadiko industria adimenduna garatzea da.
Interesa duten start-upek irailaren 13a baino lehen eman beharko dute izena.
Euskadin Laugarren Iraultza Industriala garatzearen aldeko apustuaren emaitza da BIND 4.0. Iraultza horren helburua da lantegiak digitalizatzea, talentua eta startup onenak erakartzeko mundu mailako lehiaren markoan.
MONDRAGONek bere osotasunean eskaini dezakeena aurkeztuko du eta taldeko kooperatiba eta entitate guztiei ikuspegi zabal eta korporatiboagoa eskainiko die.
Hala nola, aurreko edizioetan bezala, beste hainbat kooperatibek ere hartzen dute parte ekimenean: Batz, Cikautxo, Danobatgroup, Fagor Ederlan Group, Maier, Orona, Ulma, eta aurten baita Eroskik ere.
Hauxe da Eroskik publikatu duen aurkezpen bideoa. Eta beste guztiak ere ikusgai daude honako webgunean: https://bind40.com/partners/
Laugarren edizioaren helburuak
Euskal enpresa handiak interesaturik daude konponbide teknologiko berriak eskain ditzaketen startupetan eta, interes horren osagarri, BIND 4.0 programak laguntza eskaintzen die startup horiei fakturazio arloan, merkatura sartzen laguntzen die izen handiko bezeroen bitartez eta inbertsioak edota finantzaketa lortzeko aukera ematen die beren garapenaren hasierako fasean. Hala, bi helburu konbinatzen dira: enpresa-proiektu gorakorrak azeleratzea eta konpainia sendoen eraldaketa digitala bultzatzea. Zehatz mehatz hauek dira laugarren edizioaren ezaugarri nagusienak:
- Euskadin Laugarren Iraultza Industriala garatzearen aldeko helburu horrekin elkartu dira EAEko eragile publikoak (Eusko Jaurlaritza, SPRI Taldea, Foru Aldundiak eta BIC Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa enpresa eta berrikuntza zentroak) eta Euskadin kokatutako 40 korporazio pribatu garrantzitsu nahiz nazioarteko punta-puntako hainbat konpainia, hala nola, Siemens, Microsoft eta Amazon (programako kolaboratzaile teknologikoak).
- 2016an abiarazi zen BIND 4.0, topagune izateko startup berritzaileentzat -ez bakarrik Euskadikoentzat, deialdia nazioartekoa baita- eta Euskadin kokatuta eta errotuta dauden enpresa handientzat. Aukera paregabea da euskal industriaren eraldaketa digitala bultzatzeko eta, aldi berean, ekimen berritzaileen finkapena azeleratzeko, benetako proiektuak garatuz erreferentziazko bezeroekin.
- Laugarren edizioko berritasunak dira: elikaduraren sektorearekin lotutako proiektuak babestuko dira eta orobat sortuko da Venture Club-a, azeleragailuaren zerbitzuak indartzeko eta enpresa berrien garapena babesteko eta sendotzeko inbertitzaile-kluba.