Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 2. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 3. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 4. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 5. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 6. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 7. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
- 8. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 9. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 10. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
BIND 4.0 programaren hirugarren edizioa martxan da
Euskadin talentua erakartzeko eta 4.0 industria adimenduna garatzeko helburuarekin martxan jarritako BIND 4.0 plataforma publiko-pribatu honen hirugarren deialdia martxan da.
Euskal industriaren eraldaketa digitala bultzatzeko aukera ematen du egitasmoak, eta, aldi berean, erreferentziazko bezeroen eskutik eta benetako proiektuen bidez ekimen berritzaileak finkatzeko eta azeleratzeko modua ere bai.
Edizio honetan MONDRAGON Korporazioak hartzen du parte, Sustapen Zentro korporatiboaren bitartez eta aurkez gisa, honako bideoa ere aurkeztu dute: https://bind40.com/partners/mondragon-business-development-centre
Beraien esperientzia konpainia trakziogile hauekin konpartitzeko interesa duten Star-Upek, datorren irailaren 14a baino lehen eman beharko dute izena.
Euskadiko 40 konpainia handik mundu osoko Start-Upen trakziogile lanak egingo dituzte BIND 4.0 programaren hirugarren edizioan. Zerrenda luze honetan daude kooperatiba batzuk: Batz, Cikautxo, Danobatgroup, Fagor Ederlan Group, Maier, Orona, Ulma eta Corporación MONDRAGON, Promozio Zentroaren bitartez. Eta gainera beste hainbat enpresa ere badira: ABB, AERnnova, Grupo ALCOR, Biele Group, Arcelor Mittal, CAF, BTI, Bridgestone, CIE Automotive, Elecnor, Euskaltel, Egile Group, Gestamp, Faes Farma, ITP Aero, Iberdrola, Grupo IMQ, Mercedes-Benz, Keralty, NEM solutions, Michelin, Quirónsalud, Onkologikoa, Repsol-Petronor, Roxall Group, Reiner Medical, Sener, Siemens Gamesa, Sidenor, RPK, Rubacex y Viuda de Sainz. https://bind40.com/our-partners/
Osasun arloko teknologiak
Aurtengo deialdian osasun arloko teknologien sektorea ere sartu da eta Eusko Jaurlaritzak ezarri dituen lehentasun estrategikoekin bat egin dute, nolabait Europan dagoen ikuspegiaren ildo berean.
Zentu honetan, edizio honetan konpainia trakziogile bezala sartu diren Euskadiko erakundeak hauek dira: Onkologikoa, Reiner Medical, Quirón Salud, Faes Farma o el Grupo IMQ.