Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa
Egosketa elektrikorako irtenbideak
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
BIND 4.0 ekimenaren zazpigarren edizioan izan da MONDRAGON
BIND 4.0 egitasmoak bere sorrerako asmoak erakutsi ditu zazpigarren edizioan eta berrikuntza irekian erreferentziazko izaera erakutsi du beste behin. BIND 4.0 dinamika publiko-pribatua da, berrikuntzan erreferentziazkoa Euskal Herrian eta dibertsifikazioaren arloan indartu beharreko eredua.
Aurten ere, zazpigarren edizioan, oso datu esanguratsuak eskaini ditu. 300 proiektu baino gehiago eta 200 startup inguru ezagutzeko aukera izan da, guztien artean 7,7 M€ fakturatzeko gai izan direnak. Beste datu esanguratsu batzuk ere eskaintzen ditu. Hala, aurten era aktiboan 70 korporaziok parte-hartu dute, eta 30 enpresa txiki eta ertainek. Era berean, Demo Day egunean 500 lagunen parte-hartzea izan zen.
300 proiektu baino gehiago eta 200 startup inguru ezagutzeko aukera izan da aurtengo edizioan. Horien guztien artean 7,7 M€ fakturatzeko gai izan dira
Aurtengo Edizioan ere MONDRAGONen barne kokatuta dauden kooperatiba ezberdinek parte hartu dute. Hala, bertan izan diran ERREKA RV MAGNETICS startup-arekin; EIKA, DATEANDO startup-arekin; Danobat eta MULTIVERSE; Maier eta LOGICMELT, eta baita MONDRAGON Sustapen Zentroa ere.
Aurten gainera, ekintzailetza modernoaren erreferente de Steve Blank-ek parte hartu du, eta MONDRAGON zein Eroskik aukera izan zuten bilera pribatua egiteko Blank-ekin. Bestalde, inbertsio foroa kontsolidatu da, startup-en beharrei erantzuteko helburuareikin.
Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa
Egosketa elektrikorako irtenbideak
Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak
Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.