Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Bilbao As Fabrik inauguratu dute Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak
Bertan kokatzen dira Mondragon Unibertsitatearen campus berria, StartUps-ak eta enpresa ekimen berritzaileak.
Ekitaldi jendetsua izan da eta hunkigarria; hunkigarria Bilboko Udalaren eta Mondragon Unibertsitatearen aspaldiko asmoa gauzatu delako: Bilboren eta EAEko enpresen premiei erantzuteko ondo prestatutako ikasleak, ekintzaileak eta enpresak batuko dituen egitasmoa martxan jarri da. Eta Bilboko alkate Juan Mari Aburtok eta Mondragon Unibertsitateko errektore nagusi Vicente Atxak nabarmendu dute gaurkoa etorriko den guztiaren hazia dela.
Ekitaldian parte hartu dute Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, Bilboko udal gobernuko hainbat kidek, Mondragon Unibertsitateko errektore nagusi Vicente Atxak, MONDRAGON Korporazioko lehendakari Iñigo Uzinek, Mondragon Unibertsitateko presidente Mikel Alvarezek eta Mondragon Unibertsitateko fakultateetako ordezkariek, besteak beste.
Europako Komisioak 400 proiektuen artean aukeratu zuen Bilboko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak, beste eragile batzuen laguntzarekin, aurkeztutako Bilbao As Fabrik egitasmoa. Prozesu luzea izan da, baina oso emankorra, eta dagoeneko martxan dago berrikuntzaren ikur den berrikuntza gunea.
Are gehiago, dagoeneko 228 ikasle dabiltza bertan honako gradoak eta masterra ikasten: Ingeniaritza Mekatronikoko gradu bikoitza; Humanitate Digital Globalen gradua; Business Data Analytics gradua; Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradu bikoitza (myGADE); eta Ikaskuntza Errazteari buruzko unibertsitate masterra. Eta epe ertainean Mondragon Unibertsitateko errektore nagusi Vicente Atxak aurreikusten ditu 800dik gora ikasle bertan.
Bilbao As Fabrik torloju enpresa zahar bat zenaren egoitza eraberrituan kokatuta dago, egitasmo honen baitan jakintzaren eta talentuaren irla izatea helburu duen Zorrozaurre auzo eraberrituan. Aburtoren esanetan, “tradizioa eta modernitatea” batzen dituen azpiegitura indartsua da.
Mondragon Unibertsitateko errektore nagusi Vicente Atxak azpimarratu du As Fabrik bigarren campusa dela, eta Bizkaiko zein Euskal Herriko gizarteak oso harrera ona egin diela Mondragon Unibertsitatearen eskaintzari. Aburtok zein Atxak nabarmendu dute bi erakundeen arteko lankidetza oso emankorra dela, eta orain artekoa etorriko denaren “hazia” dela.
Ikusi argazki gehiago: https://www.flickr.com/photos/tulankide/albums/72157717991345528