Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League lehiaketan

2020ko lehiaketaren antolakuntzan parte hartu du, besteak beste, Mondragon Unibertsitateak, Innobasqueren laguntzarekin.
Card image cap
2020/08/04

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari begira, profesional-harrobi handia du, First Lego League Españako finalean saritu dituzten bi euskal proiektuk egiaztatzen dutenez. Zientzia, teknologia eta ingeniaritzan interesa duten 6 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago txapelketa hau, eta ekintzailetza eta proiektuen kalitatea baloratzen da. 

Portugaleteko Senide Arteko ‘Construcciones y Demoliciones‘  taldea (Estrategia eta Berrikuntzan Lehen Saria) eta Donostiako Axular Lizeoaren ‘Overclock taldea (Ekintzailetza Saria) izan dira sarituak. Overclockek  horrelako robotika txapelketetan esperientzia handia du,  non robotikaren bidez, planteatzen diren erronkei irtenbide bat eman behar zaion. Haiek Zeo robotaren bidez eman diete erantzuna – izena zeolitetatik datorkioekonomia zirkularra indartzeko erabili dituzten mineralak-.  

Bi proiektu hauek First Lego League Euskadi izeneko finalean parte hartu zuten, otsailean, Donostian, Arrasaten eta Bilbon. Final hori Donostiako Udaleko Sustapen Sailak, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak antolatu zuten, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren lankidetzarekin. 

Euskal finalean 2.000 euskal  ikasle baino gehiagok parte hartu zuten, eta aurtengo gaiarekin lotutako proiektuak egin behar izan zituzten: bizitzeko eta lan egiteko ingurune hobeak eraikitzea. Bertan, hiriko eraikin edo espazio publiko baten arazo bat identifikatu eta soluzio berritzaile bat proposatu behar izan zuten. Final nazionala, eskualdeko txapelketa bakoitzaren proiektu finalistak aurkezten ziren lekuamartxoan Tenerifen egiteko zen, baina koronabirusaren ondorioz, online formatuaren bidez egin da, uztailaren 1, 2 eta 3an. 

Irakaskuntza unibertsitate zentroa