Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League lehiaketan
Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta etorkizunari begira, profesional-harrobi handia du, First Lego League España–ko finalean saritu dituzten bi euskal proiektuk egiaztatzen dutenez. Zientzia, teknologia eta ingeniaritzan interesa duten 6 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago txapelketa hau, eta ekintzailetza eta proiektuen kalitatea baloratzen da.
Portugaleteko Senide Arteko ‘Construcciones y Demoliciones‘ taldea (Estrategia eta Berrikuntzan Lehen Saria) eta Donostiako Axular Lizeoaren ‘Overclock‘ taldea (Ekintzailetza Saria) izan dira sarituak. Overclockek horrelako robotika txapelketetan esperientzia handia du, non robotikaren bidez, planteatzen diren erronkei irtenbide bat eman behar zaion. Haiek Zeo robotaren bidez eman diete erantzuna – izena zeolitetatik datorkio, ekonomia zirkularra indartzeko erabili dituzten mineralak-.
Bi proiektu hauek First Lego League Euskadi izeneko finalean parte hartu zuten, otsailean, Donostian, Arrasaten eta Bilbon. Final hori Donostiako Udaleko Sustapen Sailak, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak antolatu zuten, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren lankidetzarekin.
Euskal finalean 2.000 euskal ikasle baino gehiagok parte hartu zuten, eta aurtengo gaiarekin lotutako proiektuak egin behar izan zituzten: bizitzeko eta lan egiteko ingurune hobeak eraikitzea. Bertan, hiriko eraikin edo espazio publiko baten arazo bat identifikatu eta soluzio berritzaile bat proposatu behar izan zuten. Final nazionala, eskualdeko txapelketa bakoitzaren proiektu finalistak aurkezten ziren lekua, martxoan Tenerifen egiteko zen, baina koronabirusaren ondorioz, online formatuaren bidez egin da, uztailaren 1, 2 eta 3an.