Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Bexen Medical "2021eko Gipuzkoako enpresa onena" Gipuzkoako Bazkundearen esanetan
Gipuzkoako Enpresa Sariak emateko ekitaldia gaur ospatuda, Gipuzkoako Bazkundean. Hogeita bederatzigarren edizio honetan, Gipuzkoako Bazkundeak Hernaniko Bexen Medical enpresa nabarmendu du urteko "Gipuzkoako enpresa" gisa. Azpeitiko Astigarraga Kit Line ere saritu du "enpresa nazioartekotzea" sariarekin, Andoaingo Plastigaur "ETE Enpresa industriala" sariarekin, Andoaingo Euskabea "Zerbitzu enpresa" sariarekin eta Arrasateko CIN Advanced Systems Group "Berrikuntza Enpresa" sariarekin. Sari banaketa honek enpresek Gipuzkoan aberastasuna eta enplegua sortzen egindako lana aitortzen du, eta zortzigarren urtez jarraian BANCO SABADELLen babesa izan du.
Sarituak eszenatokian.
Enpresa Sarituak
Hernaniko Bexen Medical enpresak urteko "Gipuzkoako enpresa" saria jaso du, produktuen fabrikazioan eta osasun-zerbitzuen prestazioan duen kokapen estrategikoagatik eta pandemiak planteatutako beharrei erantzuteko orduan duen konpromiso enpresarial eta sozialagatik. Pandemiaren aurretik erabilera bakarreko osasun-produktuen fabrikazioan izandako esperientzia, eta sendagaiak eta txertoak ultraizozte- sistemetan kudeatzen eta biltegiratzen zituen enpresa aitzindaria izan zenez, kooperatiba hori gertakari nabarmen pare baten protagonista bihurtu zen 2020an.
-
2020ko apirilean, Bexen Medicalek, Mondragon Korporazioko beste enpresa batzuekin lankidetzan, maskara kirurgikoen ekoizpen masiboa hasi zuen, gizarte-, enpresa- eta administrazio-eragileek egindako premiazko eskaerari erantzunez.
-
2020ko abenduan, erreferentziazko enpresa bihurtu zen COVID-19 txertoen biltegiratzean eta banaketan. Bexen Medicalek txertoak eskatutako baldintzetan gordetzeko gaitasuna zuen, eta horretarako prestatutako instalazioak zituen.
Pandemiaren aurretik, Bexen Medical liderra zen erabilera bakarreko osasun-produktuen lerroan, batez ere nutrizio parentalean, entero-parenteralean, transfusioetan eta antzekoetan, non Espainiako merkatuan %
70eko merkatu-kuota duen, eta bere produktuak 40 herrialdetan saltzen ditu (ehuneko nabarmenekin Frantzian eta Turkian). 2017. urtean, ultraizozteko eta zaintzeko sistemak behar dituzten lagin biologikoak eta sendagaiak kudeatu eta biltegiratzearen arloan posizionatzeko erabakia hartu zuen. Jarduera hori osasunaren, ikerketaren eta justizia-administrazioaren sektoreetara zuzentzen da.
Gaur egun, 150 pertsonak egiten dute lan Bexen Medicalen, eta urteko fakturazioa 30 milioi eurotik gorakoa da.
"Enpresa nazioartekotzea" saria Azpeitiko Astigarraga Kit Lineri eman diote, bere sektoreak etxeko merkatuan bizi duen krisiari erantzuteko nazioartekotze-estrategiagatik eta bere produktu-ikuspegia Europako merkatuaren errealitatera eraldatzeagatik. Familia izaerako enpresa honek pinu trinkoko zurezko altzariak egiten ditu kit formatuan. Balio-kate osoa lantzen du, zuhaitzetik eta haren prozesatutik, produktua fabrikatu eta Retail saltokietara bidaltzeko, eta azken bezero partikularrari ere saltzen dio online denda baten bidez.
120 langilerekin AKLk 21 milioi euro fakturatzen ditu urtean, eta fakturazioa bikoiztu egin da 2008. urtearekin alderatuta. Oso azpimarragarria da nazioarteko jardueraren garapen oso garrantzitsua, esportazioak salmenten % 80 baitira.
Gaur egun, Astigarraga kit Linen merkatu nagusia Frantzian dago, eta presentzia handia du Espainiako eta Italiako merkatuetan, gero eta presentzia handiagoa Alemanian, eta Europar Batasuneko herrialde gehienetan.
"ETE Enpresa industriala" sariari dagokionez, Gipuzkoako Bazkundeak polietileno oinarria duten ontzi eta bilgarri malgu plastikoak ekoizten dituen eta Andoainen dagoen Plastigaur enpresa saritu du, jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren alde egiten duen kudeaketa-ereduagatik.
Enpresak epe luzera bideratutako kudeaketarekin, 2013an polietileno gardenezko film plastikoa egitetik plastikoa eta ijezketa inprimatzeko prozesuak txertatzera pasatzea erabaki zuten, bilgarri plastiko malguaren fabrikatzaile gisa kokatzeko, prozesuaren balio-kate osoa bereganatuz. Horri esker, Egun, Plastigaurrek teknologia-ezagutza eta enpresa-borondate nahikoa du bere sektorean jasangarritasunean lider izateko.
Plastikoak ingurumenean duen inpaktuarekiko sentsibilitate soziala erronka nagusietako bat bihurtu da erakundearentzat.
Hala, Plastigaurrek bere enpresa-kudeaketako ereduan hainbat kontzeptu bereganatu ditu, adibidez, produktuaren bizi-zikloa, ingurumen-aztarna korporatiboa eta bere jardueraren karbono-aztarna. Horrek enpresaren eredu ekonomikoa aldatzera eraman du, ekonomia linealeko filosofia batetik ekonomia zirkularreko irizpideetan oinarrituta erabakiak hartzen dituen eredua barneratuz. Kudeaketa horren emaitza batzuk honako hauek dira: ekoizpenean ez dute plastikozko hondakinik sortzen (zero hondakin), kontsumitzen duen energiaren % 100 energia berdea da, eta azken urteotan egiten dituen ontzien lodiera % 33 murriztu du, edo horrek material plastikoaren erabilera % 33 murriztea dakar.
Enpresa-emaitzek beren estrategia bermatzen dute, eta horri esker, azken hamarkada honetan urtean 9 lanpostu sortu dira, egungo 155 lanpostuetara iritsi arte. Ekoizpenaren % 27 esportatzen du eta urteko fakturazio maila 50 milioi eurotik gorakoa da.
Euskabea, Andoainen kokatuta eta Giltza eskuan proiektu elektrikoen ingeniaritza garatzen duen enpresa Gipuzkoako "Zerbitzu Enpresa" saria jaso du, Enpresa Kultura aldatuz barne-ekintzailetza oinarri duen eraldaketa prozesuaren bitartez, konplexutasun eta tamaina handiko proiektuetan eta 4.0 mantenimenduan izandako arrakastagatik.
11 milioi euroko fakturazioa du eta 100 pertsona baino gehiago ari dira lanean bere erakundean. Euskabea azken urteotan izan duen bilakaeragatik nabarmentzen da, sektorean erreferentziazko enpresa bihurtu baita. Behe-, erdi- eta goi-tentsioko elektrizitate-soluzio globalak integratzen dituen enpresa-talde honek ingeniaritzako, fabrikazioko, muntaketako eta giltza eskuan instalatzeko zerbitzuak eskaintzen ditu, bai eta horiei dagokien mantentze-lanak ere.
Eraldaketa nabarmetzen dituen 3 gertakari nabarmendu ditzakegu:
-
Bere ezagutza- eta ingeniaritza-eremua zabaltzea, non gaur egun langileen herenak lan egiten duen eta informatikako, industriako eta telekomunikazioko ingeniarien panel bat duen.
-
Barne-ekintzailetzako ekimena, enpresa berri bat sortuz, SATTINS, 4.0 mantentze-soluzioa eskaintzen duena, bezeroaren instalazioak denbora errealean zaintzea ahalbidetzen duena, energia aurrezten, ekipoen geldialdiak murrizten eta horien bizitza erabilgarria luzatzen.
-
Nazioartekotzearen aldeko apustua, bereziki Europan eta Latinoamerikan. Aliantzak egiteko eta merkatu objektiboak hautatzeko estrategia zainduaren bidez, Euskabeak Latinoamerikako merkatuko instalazio elektriko handien merkatuan lekua egitea lortu du azken urteotan. Duela gutxi, Barrosoko zentral hidroelektrikoen eta Kolonbiako "meatze Eskolaren" kontratuak lortu ditu. Bereziki aipagarria da Euskabeak Nikaraguako Gobernuak egindako lizitazioan irabazi zuen "edateko ura banatzeko eta Moyagalpa eta Altagraziako saneamenduko sareak Omeotepen" proiektua.