Bexen Medicalek lehen biogordailu pribatua sortu du lagin biologikoetarako

Bexen Bioservices jarduera berri aitzindaria da estatuko lurraldean, eta bere zeregina da instituzio eta industria handiek sortutako lagin biologikoan baldintza hobeetan mantentzea.
Card image cap
2019/09/18

Bexen Medical enpresak ibilbide luzea du osasunaren sektorean, MONDRAGON Korporazioko kidea da, eta negozio estrategiko berri bat ireki du, Bexen Bioservices delakoa, lagin biologikoak kudeatzeko.

Bexen Bioservices jarduera berri aitzindaria da estatuko lurraldean, eta bere zeregina da instituzio eta industria handiek sortutako lagin biologikoan baldintza ezin hobeetan mantentzeko gero eta behar handiagoari erantzutea, haien artean egonik odol bankuak, biobankuak, farmazi industria edo nekazaritzako elikagaien industria, besteak beste. Erakunde horiek bioespezimenak biltegiratu behar dituzte luzaroan,  -20ºC eta -196ºC bitarteko tenperaturetan.

Zerbitzu berritzaile hori eskaintzeko, Bexenek instalazio modernoak ditu, 8 milioi lagin baino gehiago gordetzeko egokiak, -80ºC-ko ultraizozkailu, -196ºC-ko kriogeniako bi tanke eta -35ºC ganbera bati esker. Bexen Bioservicesek erabateko bermea eskaintzen dio hotz kateari, eta stocka denbora errealean kontrolatu daiteke, edo laginen trazabilitatea eskuratu, betiere industriaren kalitate eta segurtasunaren inguruko estandar gorenak betez.

Lagin biologikoen kudeaketa

Instalazio berriak, Bexen Medicaleko zuzendari nagusi Carlos Arsuagaren hitzetan, “enpresaren lehen urratsa baino ez dira, helburu anbiziotsuago baterantz: Bexenen lagin biologikoen manipulazioa eta prozesamendua uztartzea, AEBko edo Europako antzeko enpresetan ikus daitekeen moduan. Halaber, elkarrizketak izaten ari gara hainbat bazkiderekin gure jarduketaren erradioa zabaltzeko, maila nazionalean, biogordailu berriekin”.

Jardueraren lehen hilabeteak igarota, eta urte honen amaieran beste instituzio garrantzitsu batzuk gehituko direlakoan, Bexen Medicalek dagoeneko milioi bat lagin baino gehiago zaintzen ditu bere instalazioetan, hainbat odol banku eta farmazi enpresatakoak.

Ekipo elektro-medikoak