Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Bexen Cardiok Gipuzkoako farmazia kardiobabestuen lehen sarea sustatu du

Bexen Cardiok eta Gipuzkoako Farmazialarien Elkarteak sustatutako ekimenaren helburua da bihotz- eta arnasketa-geldialdien aurrean berehalako erantzuna emateko gaitasuna hobetzea, desfibriladoreetarako sarbidea erraztuz eta egoera kritikoetan jarduteko prestatutako profesionalak formatuz.
Ekimenean parte hartu duten farmaziak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren desfibriladoreen mapan sartu dira. Hala, azaroan emandako prestakuntzen ondoren, 93 farmazialari eta laguntzaile daude izen-emanda
Lurraldeko 22 farmazia ezberdinek dagoeneko badute Reanibex 100 desfibriladore erdiautomatikoa, Reanibex Alert app-ra konektatuta dagoena. Boluntario eta persona formatuen komunitateari automatikoki ohartarazteko aukera ematen duen tresna da App hori. Desfibriladorea erabiliz gero, trebatutako pertsonek jakinarazpen bat jasotzen dute mugikorrean, azkar joan eta biktimari lagundu ahal izateko.
Ekimenean parte hartu duten farmaziak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren desfibriladoreen mapan sartu dira. Hala, azaroan emandako prestakuntzen ondoren, 93 farmazialari eta laguntzaile daude izen-emanda eta desfibriladorearen erabileran trebatuak. Hurrengo formazio saioa urtarrilaren 10ean izango da.