Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
Bexen Cardiok eta Bexen Medicalek bio-osasunean egindako azken berrikuntzak aurkeztu dituzte MEDICA 2024an

Bexen Cardio eta Bexen Medical, MONDRAGON Healtheko kideak, MEDICA 2024 azokan izan dira, bio-osasunaren sektoreko munduko azoka garrantzitsuenetako batean. Ekitaldia Düsseldorfen (Alemania) egin da, azaroaren 11tik 14ra, eta bi kooperatibek, Basque Health Clusterrekin batera, bio-osasunaren arloan dituzten azken berrikuntzak eta konponbideak aurkeztu dituzte.
Gero eta lehiakorragoa eta aldakorragoa den merkatu batean, MEDICA bezalako ekitaldietan parte hartzea – ia 70 herrialdetako 5.300 erakusketari baino gehiago eta sektoreko 83.000 bisitari biltzen ditu – funtsezko estrategia bihurtu da sektoreko enpresentzat. Izan ere, azken berrikuntzak ezagutarazteko gunea izateaz gain, bezeroekin, banatzaileekin eta bazkide komertzialekin harremanak sendotzeko eta joera eta aukera berriak identifikatzeko aukera ere ematen du.
Bexen Medicalen standa MEDICA 2024an.
Bexen Cardioren standa MEDICA 2024an.
Beraz, MONDRAGON Healtheko bi kooperatibek plataforma hau aprobetxatu dute euren berritasun guztiak erakusteko. Bexen Cardiok desfibriladoreetako azken berrikuntzak aurkeztu ditu; eta Bexen Medicalek elikadura parenteral eta enteraleko soluzioetatik hasi eta urologia, ginekologia eta oftalmologiarako produktu espezializatuetara arteko berrikuntzak ezagutarazi ditu.