Irakurriena
- 1. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 2. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 3. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 4. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 5. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 6. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 7. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 8. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 9. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 10. Zorionak mende erdiko bideagatik!
Bertigoa nagusi aurtengo Huhezinema jaialdian
Aretxabaletako Arkupe aretoan giro goxo eta atsegina sortu zen atzo, Huhezinemako lehen egunean. Goizean, MUko Ikasleen lehiaketan 12 film laburrek hartu zuten parte: fikziozkoak eta dokumentalak. Aniztasun handia egon da lanen artean eta bertaratu direnek botoa emateko aukera izan dute ostiralean banatuko den ikusleen sarirako. MU sariak ere banatuko dira, guztira bi; bata dokumental onenari eta bestea fikzio onenari, biak 200 eurokoak. Eta Maialen Beloki, Jon Garaño eta Anari Alberdi sail ofizialeko epaimahaikide berberek izendatuko dituzte sari hauen irabazleak. Ikuslearen saria, berriz, 100 eurokoa izango da.
Arratsaldeko saioan, Basque Culinary Center lehiaketa egin da, eta “Mugaritz BSO” filmaren proiekzioa ere eskaini da. Felipe Ugarte zuzendaria ere bertan izan da proiektu gastronomiko-musikal honen inguruko aurkezpena egiten. BCC saria 350 eurokoa izango da.
Gaur, berriz, “Neurge” luzemetraia proiektatuko da Arkupe aretoan. Film hau Ikus-entzunezko komunikazioko 2012. urteko ikasle ohiek sortutakoa da. Arratsaldeko zazpietan hasiko da eta bi ordu inguru iraungo du. Egun honetarako antolatzaileek aurreikusita zeukaten Michel Gaztambidek gidoigintzaren inguruko hitzaldia eskaintzea, baina maiatzera arte atzeratu behar izan dute, gonbidatuaren lan agendaren arazoak zirela tarteko.
Ostirala, egun ofiziala
Itziar Atienzak eta Sara Cozarrek aurkeztuko dute ostiraleko lehiaketa ofiziala. Sail ofizialeko proiekzioak eta sari-banaketa ekitaldiak emango diote itxiera Huhezinemako zazpigarren edizioari. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da ekitaldia eta iluntzeko 21:00ak aldera amaituko da. Bukatu bezain laster, luntxa egongo da bertaratuko diren guztientzat, eta ondoren 22:00etan, “Behi bi Blues” taldearen kontzertua izango da Orly Tabernan.
Sail ofizial honetan aurkeztutako 118 film laburretatik, 13 aukeratu dituzte lehiaketan parte hartzeko eta beraz, 13 film hauetatik aterako dira aurtengo irabazleak. Antolatzaileek aurreratu dute aniztasun handia dagoela aurtengo film laburren artean eta fikzioa, animazioa, etab. ikusteko aukera izango dela. Biharko finalean lehiatuko den film labur oro hiru epaimahaikideen eskuetatik pasa da jada. Lehiaketa honetan banatuko diren sariak honakoak izango dira: Goiena Saria (1.200 €), Epaimahaiaren Sari Berezia (800 €), Vertigo Saria (600€) eta Ikusleen Saria (400 €).
Zazpigarrenez, ikasleak antolakuntzan
Huhezinema 2008. urtean sortu zen MUko Huhezi fakultateko Ikus Entzunezko Komunikazioko kanpusak bultzatuta. Ikus-entzunezko komunikazioa graduan hautazko ikasgaia da Huhezinema. Film laburren jaialdi baten antolakuntza ezagutzeko eta gauzatzeko aukera ematen die ikasgai honek hirugarren eta laugarren mailako ikasleei. Gainera, graduan zehar ikasitakoa praktikan jartzeaz gain, elkarlana bultzatzeko eta mundu profesionalarekin harremanak sustatzeko aukera ere ematen du proiektu honek.
Lan taldeen bidez antolatzen dira ikasleak eta Iban del Campo irakaslea hiru talde nagusiak koordinatzeaz arduratzen da; programazioa, finantzazioa eta komunikazioa. Anabasa nagusitzen da Huhezinema martxan hasi aurreko egunetan, baina ikasleentzat oso esperientzia positiboa eta aberasgarria da.