Irakurriena
- 1. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 2. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 3. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 4. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 5. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 6. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 7. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 8. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 9. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 10. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
Berrogeita hamargarren urteurreneko jai-egitaraua aurkeztu du Kidek
Kide Koop. Elkartea 1975ean sortu zen, On Jose Maria Arizmendiarrietak eta Jose Maria Ormaetxea jaunak bultzatuta. Biak ala biak, kooperatiba mugimenduaren eta gaur egun MONDRAGON Korporazioa denaren bultzatzaile eta sortzaileak izan ziren.
Kide enpresa-proiektu kooperatibo arrakastatsua da gaur egun. Sortu zenetik, lehen makina jarri zuten ekintzaileen apustuari eta ondorengo belaunaldien konpromisoari esker egin du aurrera. Beti ere, onura indibiduala baino kolektiboa lehenetsiz, gizarte-ongizatea sustatuz: komunitatean, herrian eta pertsonen garapenean fokoa jarriz.
Berrogeita hamar urte modu kolektiboan ospatzeko, Ondarroa, Berriatua eta ia Lea Artibaiko herri gehienetara irekiko dituzte ekitaldi zein babesletzak.
Gaur egun, kooperatiba kontsolidatua da, diharduen merkatuetan sendo ageri dena, errentagarria eta enplegua sortzen duena. Zalantzarik gabe, proiektu sozio-enpresarial arrakastatsua da, eta bere pertsonei esker da, bakoitzak duen konpromisoari eta eguneroko ahaleginari esker. Horregatik guztiagatik, berrogeita hamar urte modu kolektiboan ospatzeko, Ondarroa, Berriatua eta ia Lea Artibaiko herri gehienetara irekiko dituzte ekitaldi zein babesletzak.
Apiriletik urrira
Jai egitarauari apirilean emango diote hasiera. Hala, Kideren laguntzarekin, Ondarroako BOGA Mendi Martxaren edizio berri bat antolatuko da. 2025eko edizio honetan, parte-hartzaileek kamiseta berezi bat jaso eta jantziko dute, mendi martxarako Kidek diseinatua, kooperatibaren berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko. Gainera, Kidek konpromisoa hartu du bere pertsonek ekitaldia antolatzen lagun dezaten, baita baliabide teknikoekin ere.
Maiatzean Berriatuko Felix Aldazabal Zesta Punta Txapelketa babestuko du Kidek, eta ekainean Ondarroako Antiguako Ama traineruaren 2025 denboraldiaren aurkezpen ofiziala egingo da kooperatibaren instalazioetan. Eusko Label Ligan arituko den trainerua eta arraunlariak Kidera hurbilduko dira denboraldiari hasiera ofiziala emateko.
Irailean Kide babesle eta laguntzaile gisa egongo da Ondarroako haur arrantza txapelketan eta Ondarroa-Lekeitio lasterketan. Urrian berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusiak egingo dira. Enpresaren instalazioetan egingo da ekitaldi instituzionala, urriaren 3an, eta Bizkaiko zein Euskadiko erakundeetako ordezkariak izango dira bertan.
Irailaren 4an, ate irekien jardunaldia egingo da, familien eguna hain justu ere.
Hurrengo egunean, hilaren 4an, ate irekien jardunaldia egingo da, familien eguna hain justu ere. Urriaren 4koa aitortza-ekitaldia izango da, langile eta familientzat, guztiei esker ona adierazteko eguna. Haurrentzako jolasak, puzgarriak, bertako gastronomiaren dastaketa, dantzarien emanaldiak eta askotariko musika ez dira faltako. Hain justu, ekitaldi horretan aurkeztuko da Kideren 50 urteko ibilbidea jasotzen duen dokumental historikoa. Kideren sorreratik gaur egunera arteko bidea, testigantzen bidez, jasotzen da dokumentalean.
50. urteurreneko logoa
Mugimendua oinez erakusten dela diote, eta esan baino gehiago ekintzara jo behar dela. Esaldi eginak badira ere, ez dira hutsalak, batez ere kooperatiben esparruan. Kooperatibako hainbat pertsonak sortutako Barne Batzorde bat aktiboki ari da lanean, ekitaldien antolakuntzan. Hala, lehenengo mugarri gisa, logo-lehiaketa bat jarri zuten abian, 2025. urteko ikurra izango dena aukeratzeko. Eta horrela egin zuten, sekulako arrakasta lortuz.
Logoen lehiaketa azaroan kaleratu zen eta guztira mota guztietako 83 lan eta proposamen jaso zituzten 68 pertsona ezberdinen eskutik. Lanen % 60, 30 urtetik beherako gazteenak izan dira eta horien jatorria ere askotarikoa izan da: Mexiko, Guadalajara (Gaztela-Mantxa), Badajoz (Extremadura) eta, batez ere, Berriatua, Ondarroa, Lekeitio eta Euskal Herriko gainerako herrietako lanak. Irabazlea, berriz, Rocio Escribano gaztea izan da, Guadalajarakoa.
Logoen lehiaketa azaroan kaleratu zen eta guztira mota guztietako 83 lan eta proposamen jaso zituzten 68 pertsona ezberdinen eskutik.
Bere logoa 2025 urte osoan zehar egongo da ikusgai kooperatibak egiten dituen ekintza eta komunikazio akzio guztietan.
Kideri buruz
Kidek 50 urte egingo ditu merkatuan ekitaldi honetan. Hotz-kameren, panelen, ateen, hozteko ekipoen eta lehortzeko eta heltzeko ekipoen fabrikatzailea da. Bezeroei irtenbide integralak eskaintzen dizkie, eta balio-harremanak garatzen ditu lan egiten duen agenteekin.
Gaur egun, 180 lagunetik gorako lantaldea osatzen du Kidek, eta oso lotuta dago inguruko errealitate sozialarekin. MONDRAGONen integratutako kooperatiba da, alegia, kooperatibismo industrialaren munduko liderra eta erreferentea den korporazioa.
180 lagunetik gorako lantaldea osatzen du Kidek, eta oso lotuta dago inguruko errealitate sozialarekin.
Kideren helburua modu iraunkorrean haztea da, aberastasuna eta ongizatea sortuz, eta inguruan garapena sustatuz.