Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Berdintxiketan berdintasunaren aldeko VI. edizioa ostiralean Oñatin
Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen Berdintxiketan lasterketa ostiralean jokatuko da Oñatin. Lasterketa bikote mistoka jokatu beharko da.
Berdintasuna sustatze aldera, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak Berdintxiketan Berdintasunaren aldeko VI. Lasterketa Mistoa antolatuko du. Ostiralean, 18:30ean, egingo da Oñatin eta 16 urtez gorakoek parte hartu ahal izango dute, bikote mistoetan.
Korrikalariek bakarka ere parte hartu ahal izango dute, baina lehen hiru saridunak
Lasterketa maiatzaren 13ean, ostiralean, izango da 18:30ean. Ibilbideak bost kilometro
izango ditu, eta Enpresagintza Fakultatean hasi eta Foruen Enparantzan amaituko da.
Lasterketaren helburua ez da bikotekide batekin korrika egitea bakarrik, berdintasunaren
aldeko herri-lasterketa batean parte hartzea baizik. Lasterketa horren bitartez,
emakumeek kirola egitea sustatu eta, lehiatik harago, kirola egiteko beste modu batzuk
daudela erakutsi nahi da. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete, hemen: