Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuorde izendatu dute

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekano Begoña Pedrosak ibilbide luzea egin du Mondragon Unibertsitatean, beti ere Eskoriatzako Campusean, irakasle eta ardura karguetan.
Card image cap
2020/10/02

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko 'Dorleta' eraikin zaharberrituaren bezperatan izan zen TUlankide Begoña Pedrosarekin. Luze eta zabal, Begoña Pedrosak Mondragon Unibertsitatearen hezkuntza ereduaz eta eraikin berriak ereduari erantsiko dion balioaz aritu ginen. Eraikina goitik behera bisitatzeko aukera ere baliatu genuen.

"Hunkituta, pozik, Eskoriatzako Campusaren eraikin berriaren inaugurazioak aukera eman zion Pedrosari atzera begiratu eta bere ibilbide oparoa eta fakultatearena gogora ekartzeko". Etenik gabe baina, aurrerantzean beste zeregin batzuk izango ditu Eusko Jaurlaritzan.

Hain justu ere, Hezkuntzako sailburuorde izendatu dute. Mondragon Unibertsitateak azaldu duenez, dekano moduan egondako urteetan, besteak beste, hezkuntza berrikuntza, eraldaketa eta digitalizazioa izan ditu ardatz: "Pedrosak unibertsitateko gradu eta masterretako produktu akademiko berriak sortzea bultzatu du eta baita unibertsitatearen eta eskolaren arteko ikerketa kolaboratiboa ere".

Mondragon Unibertsitateak bere webgunean eman du jakitera albistea

Honako hau da TUlankideri, irailaren 16an eskainitako elkarrizketa: 

https://www.youtube.com/watch?reload=9&v=W7Q9dOcI3UU&feature=emb_logo

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea