Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
Bederatzigarren lasterketa Solidarioan parte hartzeko izen-ematea zabaldu du Mundukidek

Mundukidek 25 urte daramatza hegoaldeko herrialdeetako biztanleekin elkarlanean. Iaz, 100.000 pertsona baino gehiagorekin aritu ziren lan baldintza egokiak eta aukerak eskura jarriz. Azken finean, "han edo hemen denok dugu helburu berdina, norberaren lan eta bizitzaren jabe izatea" adierazi dute Mundukidetik. Proiektu horiek guztiak laguntzeko eta beste zenbait finantzatu eta bideratzeko, denon pausoak behar ditu Mundukidek, eta horren bidetik antolatu dute lasterketa solidarioa.
Eman pausoa eta izan Mundukide! lelopean egingo dute aurtengo ekitaldia. Urriaren 20an izango da, Aretxabaletan, paraje paregebean: Urkulu Urtegian. Kategoria edo modalitate ezberdinak egongo dira.
-
Goizeko 10:00etan: Gazteen lasterketak __________________2015 ‐ 2017 urte bitartean jaiotako gazteentzat.
-
10:30ean: Oinezkoen eta Nordic walking ibilaldia: __________ Publiko guztientzat.
-
11:00etan: Kooperatiben arteko taldekako lasterketa. _______ Euskal Herriko kooperatibetako kideentzat.
Izen ematea 10 euro
-
10€
-
Lasterketan parte-hartzerik izango ez duenarentzat dortsal solidarioa.
-
Izena emateko azken eguna: urriak 15.