Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Batzar orokorrak gai nagusi, TU Lankide aldizkariaren zenbaki berrian

Batzar orokorra funtsezko organoa da kooperatiba batean. Kooperatibako bazkideak eta kooperatibaren jabekide diren pertsona fisikoak edo juridikoak ordezkatzen dituen organoa da. Eta lan-komunitatearen, jabekidetzaren, ondasun komunaren, legatuaren eta proiektu sozioenpresarialaren kontzeptuak gauzatzen diren espazioa eta unea da.
Kooperatiba guztiak batzarretan murgilduta daudenez, egoera hori aprobetxatu da ekitaldi horien dinamikarekin lotutako hainbat gairi buruzko errepasoa egiteko. Batzarretan egin berri diren berrikuntza nagusiak eta etorkizunean aprobetxa litezkeen joera teknologikoak ere berrikusi dira.
Aldizkaria ikusi: https://www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2024-2_629
(Euskaraz): https://www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2024-2_629-euskara
(Gazteleraz): https://www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2024-2_629-castellano
Elkarrizketak
Zenbaki honetan, Javier Marcosek Iñigo Ucin elkarrizketatu du, zortzi urtez MONDRAGONeko buru izan ondoren, Pello Rodriguezi lekukoa hartuko diona. Pozik doa, kargura iritsi zenean esandakoa berretsiz: MONDRAGON "indartsuagoa izango da negozio errentagarriekin eta kooperatibetan balio kooperatiboak dituzten pertsonekin".
Ohiko bihurtu diren atalei dagokienez, Martxi Perez Arizmendiko irakaslea da Lanbidea ataleko protagonista eta Aitziber Garmendia aktorea Euskal Kulturan.
Aipatutakoez gain, TU Lankide aldizkariaren 629. zenbakian beste irakurketa, iritzi eta bitxikeriaz gozatzeko aukera izango da.
Aldizkaria ikusi: https://www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2024-2_629
(Euskaraz): https://www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2024-2_629-euskara
(Gazteleraz): https://www.tulankide.com/eu/papereko-edizioa/2024-2_629-castellano