Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
Batz Group Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren Txekiako ekitaldian izan da

Ekitaldiaren helburua izan da Txekia eta Euskadi arteko harremanak sendotzea eta BasqueTrade eta CzechTrade merkataritza-agentzien arteko lankidetza-hitzarmena berritzea.
Ondoren, herrialdean ezarrita dauden euskal enpresekin topaketa antolatu zen Jaurlaritzak Txekian duen bulego komertzialean eta bertan bizi den euskal komunitateari harrera ere eskaini zitzaion. Batz Group, Manuel Riestrak ordezkatuta, ekitaldi honetan parte hartu zuen enpresetako bat izan zen.
Nazioartekotzeko Euskal Agentzia Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa da, SPRIren nazioarteko zerbitzuen eta Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Azpiegitura Saileko Nazioarteratzeko Zuzendaritzaren bat-egitearen ondorioz sortua. Euskal enpresei zerbitzu hobea emateko malgutasuna eta bizkortasuna irabazteko asmoarekin sortu zen, sinergien sendotasunak aberastuta. Planaren helburu nagusia da euskal enpresak merkatu globalean sartzeko eta nazioartean lehiatzeko jauzi kualitatiboa egitea.