BATZ Energyk 23 milioi euroko eskari bat lortu du USAn

Urrian zehar, BATZ kooperatiba (Igorre, Bizkaia) eskari garrantzitsu bat hornitzen hasiko da, USAko Nevada estatuan eguzki energia termikoko planta bat eraikitzeko. “Dorre zentrala duen kontzentrazioko eguzki energia termikoko” instalazio handi bat eraikiko dute.
Card image cap
2012/09/28

Instalazioak 110 MW-eko potentzia nominalarekin, eta urtean energia berriztagarriko orduko 500.000 Megawat hornitzeko ahalmenarekin, hau da, 75.000 etxe elektrizitatez hornitzeko aukerak eskainiko ditu.

Dorre zentrala 160 metro luze da, eta inguruan hiru kilometro inguruko diametroan dauden 10.000 heliostato baino gehiagoren isla jasoko du (eguzkiaren kokapenaren arabera orientatzen diren ispiluak dira). Heliostato bakoitzeko ispiluaren azalera 100 metro koadro baino gehiago da.

Batzen kontratuaren muina plantaren eguzki eremuaren osagai nagusiaren hornidura serieduna da. Heliostatoak milaka sandwich panelez osatuta daude, eguzki erradiazioa dorre zentralaren goialdean dagoen hargailu batera islatzeko; panelak euskarri metaliko batez osatuta daude, eta itsasgarri batez lotzen zaizkie ispiluei. batz energy mediano

50 lanpostu

Proiektua 23 milioi eurora iritsi da, 50 lanpostu berri sortzea ekarriko du (15 bizkaitar lantegian, 15 euskal industri sarean eta 20 USAn), eta Batz Energy erreferentzia garrantzitsu moduan finkatzen du, energia berriztagarrien sektoreari dagokionez.

Espainian 700 MW baino gehiago instalatu eta gero, eta Genesis Proiektuan 250 MW instalatu eta gero, Kalifornia estatuan, kontratu honen bitartez BATZ Energy sendotu egiten da USAn, eta indartu egiten du merkatu globalean duen kokapena.

Zalantzarik gabe, hori bermea da hazten jarraitzeko eta Euskadiko ingeniaritza eta fabrikazio arloak indartzeko, enplegu egonkorraren eta kalitatezkoaren sorrera sustatuz, hain zuzen sortu zenetik 50 urte betetzen direnean.

Batz eta energia berriztagarriak

BATZ 2005ean buru-belarri hasi zen bere jarduera dibertsifikatzeko bidean, energia berriztagarrien sektorera zuzenduta, bereziki kontzentrazio bidezko eguzki energia termikoaren arloan. Gaur egun osagaien garapena eta fabrikazioa eskaintzen du, baita eguzki energia termikoko eremuen instalazioa eta muntaketa. Halaber, beste garapen batzuetan ere ari da lanean, energia banatuaren sorkuntzaren inguruko hainbat produktutara zuzenduta.

BATZek datozen urteetarako dituen estrategia nagusiak berrikuntza eta globalizazioa dira. Berrikuntzari dagokionez, bere oinarria pertsonen parte hartzea eta jarrera berritzailea dira, eta negozioen dibertsifikaziora orientatuta dago, inguruneko aldaketetara egokitzea eta enpresa proiektuen iraupena bermatzeko formula gisa.

BATZi buruz. 1963an sortu zen eta MONDRAGON Korporazioan integratuta dago, gaur egun 1.400 pertsonako langile taldea dauka eta urteko fakturazioa 220 milioi euro baino gehiago da, horietatik % 78 nazioarteko salmentak izanik. Zuzendaritza nagusia eta zerbitzu orokorrak, arlo komertziala, ingeniaritza eta 5 planta produktibo ditu Euskadin, eta aldi berean beste 8 lantegi produktibo ditu mundu zabalean (Txekia, Mexiko, Brasil, Alemania, Portugal eta Txinan hiru).batz mediano

Bere jarduera nagusia Automozioaren sektorera zuzentzen da, hiru jarduera osagarrirekin: trokelgintzako zerbitzu integrala, aurreko ingeniaritzatik presta jarri eta mantentzeraino; segurtasun eta ergonomiari lotutako produktuen garapena eta serieko fabrikazioa; eta soluzio estruktural arinak edo aerodinamikoak, ibilgailuen kontsumoa eta CO2 igorpenak murriztera zuzenduak.

Automoziorako moduluak eta sistemak