Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Batxilergoko ikasleek GARAIA bisitatu dute

Bisita Mondragon Sustapen Zentroko negozio garapeneko zuzendari den Joseba Sagastigordiak gidatutako ongietorria eta aurkezpenarekin hasi zen. Berak azaldu bezala, "GARAIA hainbat eragile biltzen dituen leku bat da, eta azken helburua da enpresen arteko lankidetza bultzatzea eta proiektuak elkarrekin garatzea, inguruko enpresen lehiakortasun handiagoa lortze aldera. Finean, “ekosistema berezi bat da, ekintzailetza eta negozio berriak abiaraztea bultzatzen duena”.
Aurkezpena amaitu eta gero, bisita gidatua egin zen Arrasateko parke teknologikoko instalazioetan zehar, eta ikasleek, GARAIAko espazio desberdinak ezagutzeko aukera izateaz gain, enpresen egunerokotasuna ere ezagutu ahal izan zuten, besteak beste: Kiro Robotics, Fagor Healthcare, Saiolan, Dualia, Etic Microsoft eta Galbaian. Ikasleekin eguneroko proiektuak eta hainbat esperientzia partekatu zituzten.
GARAIA Parke Teknologikotik modu positiboan baloratzen dute bisita, nolabait ondorengo belaunaldieri teknologia eta ekintzailetasuna gerturatzeko duten helburuen artean kokatzen baita. Modu berean, industria sarea ezagutzera emateko beste akzio batzuk ere martxan jartzeko asmoa azaldu dute.