Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Basque Culinary Centerrek ikasturtea hasi du 265 ikasleekin
Basque Culinary Centerren graduatuta sukaldarien hirugarren promozio bihurtuko diren 100 ikasle berriak hasi dira eskolan.
Mundu osoko 342 lagunek eman zuten izena eta fakultateak udan hautatu ditu ikasturte honetan Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako ikasketak egiten hasiko diren eta sukaldari unibertsitarioen hirugarren promozioa izango diren ikasleak. Prozesu zorrotza gaindituta hautatu dituzte ikasleak: ingeleseko probak, ikasketa-espedientea eta jarrera eta gaitasun pertsonalen testa.
Bazter guztietakoak
Aurten, Euskadiko, Madrilgo, Kataluniako, Valentziako Erkidegoko, Nafarroako, Kanarietako, Galiziako, Gaztela eta Leongo, Murtziako, Balear Uharteetako, Errioxako, Aragoiko eta Extremadurako ikasleak izango dira lehen mailan. Ikasle atzerritarrei dagokienez, Venezuelakoak, Japoniakoak, Mexikokoak, Portugalgoak, Andorrakoak, Kolonbiakoak eta Italiakoak izango dira.
Hirugarren maila
Etorkizunean Basque Culinary Centerreko lehen promozioa izango denak hirugarren ikasturteari ekingo dio aurten. Berrikuntzara askoz gehiago bideratutako prestakuntzari ekingo diote, sukaldaritza-mundura, jangela-zerbitzuetara, industria-prozesuetara eta proiektu gastronomikoen kudeaketara zuzendutako irakasgaiekin, denak berrikuntzaren ikuspegitik.
Ikasle horiek aurtengo bigarren seihilekoan ekingo diote espezializazioari eta hiru ibilbide desberdinen artean aukeratu beharko dute: sukaldaritzako abangoardia, elikagaien industria eta berrikuntza, negozioa eta ekintzailetza. Gainera, atzerrira jauzi egingo dute eta nazioarteko jatetxeetan egingo dituzte ikasturte honetako jardunbide gastronomikoak.
Gradua
Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Zientzien Fakultatea–Basque Culinary Centerreko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduak hutsune garrantzitsua bete du gastronomiaren eta goi-mailako sukaldaritzaren sektorean, Goi Mailako Irakaskuntzako Europako Esparrura egokitutako eta, batez ere, unibertsitaterako sarbidea ematen duten ikasketak dituzten gazteei zuzendutako lau urteko titulazio ofizialaren bitartez.
Profil profesional kalifikatuen premia guztiak estaltzera bideratuta dago titulua; lanbidearen egungo erronkei erantzuten die eta ikuspen zientifikoa eta teknikoa ematen dizkio ikaskuntzari, diziplina arteko ikuspegiarekin. Lau ezagutza-arlo handi hartuko ditu: Sukalde-jangela-sumiller teknikak, Negozioaren Kudeaketa, Zientzia eta Teknologia, eta Kultura eta Artea. Eskolak gaztelaniaz eta ingelesez izango dira.