Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Arabako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu du Basque Culinary Centerrekin, arabar produktuak bultzatzeko

Kontuan hartuta, Basque Culinary Center fakultateak etorkizuneko gastronomoak prestatzen dituela, Arabako Foru Aldundiak egokitzat ikusi du bertako produktuak sustatzeko, hitzarmena hau sinatzea. Horretaz gain, ez da baztertu kolaborazioa beste esparru batzuetara zabaltzeko aukera etorkizunean.
Bestelako ekintzak
Kolaborazio esparruan beste ekintza batzuk egiteko proiektua jasotzen da. Esate baterako, dastaketa eta ikastaro bereziak prestatudko dira, hainba errezeta lantzeko edota ezagutzera emateko. Horietan guztietan Arabako produktuak erabiliko dira: patata, trufa, olioa, ardoa, txakolia, eta abar.
Horretaz gain, ahalegin berezia egingo da dagoeneko desagertzear dauden produktu batzuk errekuperatzeko, adibidez patata barietate batzuk.
Basque Culinary Center, gastronomia fakultatea erreferentzi garrantsitzua bihurtu da estatuan eta baita atzerrian ere. Bere baitan ikerketa eta berrikuntza zentru berezia kokatzen da eta bertan lehen mailako ikerketa lerroak jorratzen dira. Kontuan hartu behar da, gainera, estatuan ez dagoelako beste antzeko eskaintza formatiborik, beraz, potentzial handia du etorkizunari begira.