Zentro teknologikoa, Elikagaien Teknologian eta Polimeroetan espezializatua.
Mondragon Unibertsitateko Zientzia Gastronomikoen fakultatea
Irakurriena
- 1. Auzitegi Gorenak ere atzera bota du Fagor Etxetresnakeko eta Edesako bazkide talde batek MONDRAGONen aurka jarritako erreklamazioa
- 2. Niche Mobilityk 1,6 milioi euroko inbertsio erronda itxi du Copreci eta MONDRAGONekin
- 3. Mondragon Assembly eta Ikerlan, Araba MotorSport taldearen babesleak
- 4. "Doktore tesia amaitzea da nire erronka nagusia"
- 5. Jean-Philippe Aguerre da 2025eko asmatzaile onenaren GALBAHE Sariaren irabazlea
- 6. Komunikazioa, marka, estrategia eta kontakizuna, K-FOROA 2025aren osagai nagusiak
Basque Culinary Centerrek eta Leartikerrek lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Lankidetza-hitzarmenari esker, bi erakundeetako ikertzaileek doktore-tesiak egin ditzakete Basque Culinary Centerreko Gastronomia Zientzietako doktoretza-programaren barruan. Gainera, hitzarmenaren bidez, ikerketa-proiektuak garatzen dituzten doktore-tesietako batzuen zuzendaritza Leartikerren eta BCC Innovationen arteko lankidetzaren bidez egin ahal izango da.
Alex Beitia Basque Culinary Centerreko zuzendari akademikoaren hitzetan, “Oso pozik eta ilusioz beterik gaude hitzarmen hori sinatzeagatik. Gure ustez, Leartikerrekin lankidetza oso emankorra izango da, eta ikertzaileen arteko lotura estua eta harreman ona ekarriko ditu, jakintza-arlo komunetan —hala nola zientzia gastronomikoetan eta elikagaien zientzian eta teknologian—ikerketan sakontzeko. Leartiker erreferentzia-zentroa da esparru horretan, eta esperientzia handia du I+G+Bren munduan”.
Jon Anakabe Leartikerreko zuzendariaren arabera, “guk egiten dugun I+Ga produktu berriak ekoizteko eta garatzeko prozesuetan oinarritzen da, elikagaien zientziaren eta teknologiaren esparruan. Hitzarmen honi esker, beste urrats bat eman ahal izango dugu, eta gastronomiaren ikuspegitik balioa integratuko dugu gure ikerketa-lerroetan. Ez zaigu Basque Culinary Center baino bidelagun hoberik bururatzen helburu horretarako. Proposatzen duten doktorego-programa oso egokia da Leartiker-eko ikertzaileen garapenerako”.
BCC doktoretza-programa
Basque Culinary Centerreko doktoretza-programak gastronomia-zientzien arloko etorkizuneko ikertzaileak prestatzen ditu, goi-mailako sukaldaritzako eta enpresa-sektoreetako profesionalen ezagutza bateratuz, hainbat esparruren garapena bultzatzeko: elikaduraren teknologia, nutrizioa, elikadura funtzionala, nekazaritzako elikagaien ekipamendua. Programa aitzindaria da nazioartean.
Basque Culinary Centerrek, Mondragon Unibertsitateari atxikitako Zientzia Gastronomikoen Fakultateak, gastronomiaren sektorea profesionalizatu nahi du, haren alderdi guztiei balioa emanez. Doktoretzak gastronomia-zientzien arloan sakontzeko aukera ematen du, eta, horretarako, elikadura-zientzien arloan edo kudeaketa, gizarte eta kulturaren arloan espezializatu daiteke.