Irakurriena
- 1. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 2. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 3. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 4. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 5. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 6. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 7. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 8. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 9. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 10. Zorionak mende erdiko bideagatik!
Basque Culinary Centerek "Zerbitzu enpresari” saria jaso du Gipuzkoako Bazkundearen eskutik
Gipuzkoako Enpesa Sarien XXVIII. banaketa ekitaldia gaur burutu da Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan ateak itxita, sarituak eta agintariekin soilik bizitzen ari garen egoera dela eta. Aurtengo edizio honetan, Donostiako Basque Culinary Centerek (Mondragon Unibertsitatea) "Zerbitzu enpresari” saria jaso du, "gastronomiari balioa bilatzeagatik unibertsitate ikasketa kategoriaraino eraman arte, espezializate honetako lehen fakultate europarra bihurtuz".
Basque Culinari Cener 2009an jaio zen, euskal sukaldari nabarmenenek Mondragon Unibertsitatearekin eta erakunde publikoekin (Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) batera gastronomiari eskainitako unibertsitate proiektu aintzindari baten sorrera sustatu zutenean. Ordutik, Basque Culinary Center erreferente bihurtu da eremu honetan mundu mailan, 32 herrialde diferenteetako ikasleak bere ikastaroetara erakarriz.
Javier Zubia Gipuzkoako Bazkundeko zuzendari nagusiak eman dio saria Joxe María Aizega, Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiari.
Elkarlanaren adibide ona
Basque Culinary Center lankidetza publiko-pribatuaren adibide bat da; lurraldeari itzuliko dion enplegua eta aberastasuna sortzen ditu, turismoa indartuz eta harreman-ardatzak sustatuz, sektoreko enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna bultzatuz. Azpimarratzekoa da, halaber, gastronomiaren sektore zabalerako profesional kualifikatuak trebatu eta espezializatu dituela, eta posizionamendua eta herrialde-markatzea indartu dituela nazioartean, balioak aldatuz eta zenbait funtsezko publikotan jardunez: nazioarteko kazetariak, profesionalak, erakundeetako ordezkariak, etab. Alegia, nazioarteko erreferente garrantzitsu gisa kokatu da gastronomiako prestakuntzan, ikerketan eta berrikuntzan.
5 urtean, erakunde akademikoak %65 handitu du fakturazioa, eta bikoiztu egin ditu lanpostuak. Gainera, 32 nazionalitateko graduko 400 ikasle baino gehiago ditu; horietatik %20 Euskadikoak dira, %55 Estatukoak eta %25 nazioarteko ikasleak. Nabarmentzekoa da, halaber, 2019an 10.000 lagunek baino gehiagok parte hartzen dutela Basque Culinary Center-ek antolatutako ekitaldietan.
Saritu diren beste enpresak
Gipuzkoako enpresen lana goraipatzen den aurtengo ekitaldi honetan Amezketako Papel Aralar izan da urteko “Gipuzkoako Enpresa” bezala saritua, horrez gain Donostiako Oribay Group Automotivek “Enpresa Nazioartekotzeari” saria jaso du, Zarautzeko Fresmakek “ETE enpresa industrialari” saria, Donostiako Basque Culinary Centerek Zerbitzu enpresari” saria eta “Berrikuntza Enpresa” saria MugiCloudek eraman du, Donostiakoa azken hau ere. Ekitaldiak Banco SABADELLen babesa izan du zazpigarren urtez jarraian.