Basque Culinary Center, 'Made in Euskadi' saria

Gizarte eta Euskal Enpresa fundazioak antolatuta Euskal enpresaren gaua egin zen atzo Bilbon, Guggenheim museoan. Bertan, Basque Culinary Centerrek 'Made in Euskadi' saria jaso zuen.
Card image cap
Joxe Mari Aizegak jaso zuen saria Basque Culinary Centerren izenean.
2022/11/29

Sarien epaimahaiak Made in Euskadi sariarekin aitortu du Basque Culinary Centerrek egindako lana, haren proiektuak nazioartean izan duen eraginagatik. Basque Culinary Center (BCC) ekimen publiko-pribatua nazioarteko erreferentzia nagusi bihurtu da gastronomiaren sektorean. Haren sorrerak, 2011n, mugarri bat ezarri zuen sektorean, aitzindaria izan baitzen gastronomia unibertsitatera eramaten, Mondragon Unibertsitateari atxikitako gastronomia-zientzien lehen fakultatea sortuz, eta, horren ondoren, zientzia gastronomikoen munduan lehen doktoretza abian jarriz.

Basque Culinary Center ez da prestakuntza soilik. Proiektu disruptibo bat da, bakarra eta estrategikoa nazio-mailan nahiz nazioartean

Baina Basque Culinary Center ez da prestakuntza soilik. Proiektu disruptibo bat da, bakarra eta estrategikoa nazio-mailan nahiz nazioartean, gastronomiari ezagutza aurreratua, berrikuntza, ikerketa, ekintzailetza eta «360 graduko gastronomia» ikuspegia gehitu dizkiona, eta Euskal Herriak jatetxe-arloan duen papera goratu eta etorkizunean industria-sektore horrek Euskadin izango duen proiekzioa sendotu duena.

Egoitza Donostian duela, BCCk goi-mailako prestakuntza, ikerketa, berrikuntza, eta gastronomia eta elikadura sustatzea ditu helburu. Zeregin horiek luzaz betetzen ditu, eta sukaldaritza-munduko erakunde eragile bihurtu da. Bere patronatuan euskal sukaldari onenetako zortzi daude, eta haren nazioarteko kontseiluan, munduko sukaldari garrantzitsuenetako hamaika daude. Gastronomia Zientzien Fakultatearen eta BCC Innovation Gastronomiako Teknologia Zentroaren bitartez gauzatzen du gastronomia garapen sozioekonomikorako palanka izan dadin sustatzeko apustua.

Bokazio berritzailea eta nazioartekoa

Bere proposamenaren nazioarteko bokazio berritzailea etengabe agertzen da mundu mailako ideia eta proposamen berrien sorkuntzarekin, esate baterako, Basque Culinary World Prize eta enpresa guztiz berezi horrek duen nazioarteko aitortzarekin. Basque Culinary Centerren kanpo-inpaktuaren adibide modura esan liteke, 2022ko urtarrilean, Quality Inovation Award-QIA 2021 saria jaso zuela, munduko hezkuntza-entitate berritzaileenetako bat izateagatik. Prize Winner-a eman ziotenean, antolatzaileek baloratu zuten «prestakuntza gastronomikoa unibertsitate-ingurunean eta ikerkuntzan integratu izana».

2022ko urtarrilean, Quality Inovation Award-QIA 2021 saria jaso zuen, munduko hezkuntza-entitate berritzaileenetako bat izateagatik

Esan bezala, haren sutegietan dabil berrikuntza, han garatu baitira, beste proiektu batzuen artean, «Mantala Basque Gastronomy», Hazirekin batera, euskal gastronomiaren baitan ezagutza-trukea sustatzeko. Euskadin proposamen gastronomikoak lantzeko inkubagailua ere jarri du martxan; eta «Culinary Action! On the road» ekintzailetza-programa nazioartera zabaldu du. Irakinean emandako hamarkada hori bere azken planarekin berretsi da, eta horrek ikerketa, berrikuntza eta ekintzailetza aurreratuaren munduan duen posizioa indartzen lagunduko dio. BCCk, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen Sailarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Donostiako Udalarekin batera,

Mondragon Unibertsitateko Zientzia Gastronomikoen fakultatea