Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Basque Culinary Center FOOD+I Klusterreko bazkide teknologiko berria
Ebro Bailarako Nekazaritzako Elikagaien Industriako Enpresa Berritzaileen Elkartearen (FOOD+I Klusterraren) eta Basque Culinary Centerren ordezkariek, Donostian hitzarmen-marko bat sinatu dute. Horri esker, Basque Culinary Center FOOD+I Klusterrean sartuko da bazkide teknologiko gisa eta gastronomia-zientzien hainbat eremutako prestakuntzaren, ezagutza-transferentziaren eta teknologiaren alorreko aditu gisa.
FOOD+I Klusterra 70 enpresak eta ikerketa-zentrok osaturiko elkarte pribatua da, lankidetzaren eta berrikuntzaren bitartez Ebro Bailarako nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasuna eta garapena sustatzea xede duena. Enpresa elkartekideen sare sendo bat du, eta horien artean daude honako hauek: IRTA (Kataluniako Generalitaten Nekazaritzako Elikagaien Ikerketa eta Teknologia Institutua), TECNALIAren osasun-alorra, AZTI (itsasoari eta elikagaiei loturiko ikerketan espezializatua), CIC nanoGUNE Ikerketa Zentro Kooperatiboa (nanoteknologian espezializatua) eta Errioxako CTIC-CITA Elikagaien Teknologia eta Enpresa Zentroa.
Bazkide-sare horri esker, elkarteak elikagaien balio-kate osoan zehar jarduerak gauza ditzake, honako oinarrizko hiru lan-ardatz hauetan: kontsumitzailearekin interakzioa, www.mundosabor.es plataformaren bitartez; planta pilotuan produktu berrien garapena; eta I+G+B proiektuak egitea.
Basque Culinary Centerrek enpresentzako merkatu-soluzioen garapenean FOOD+I Klusterrak bere enpresei eskaintzen dizkien gaitasunak osatuko ditu, produktu osasuntsuagoak eta prestatzeko erosoagoak eskaintzeko eta zaporearen ezaugarriak areagotzeko kontsumitzaileen eskariarekin bat datorren kostuan. Zehazki, Basque Culinary Centerren bitartez ETE-ei laguntza emango zaie, sukaldaritzaren ikuspegitik Food Service eta Retail kanaletan produktu berriak garatzeko eta hobetzeko.
Karrera amaierako proiektuak
Hitzarmena sinatu ondorengo lehenengo ekintza hau izango da: 2015eko otsailetik aurrera Basque Culinary Centerreko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen Unibertsitate Graduko ikasleek beren karrera-amaierako proiektua FOOD+I Klusterreko beste bazkide teknologiko baten instalazioetan egingo dute, hain zuzen, Errioxako CTIC-CITA Elikagaien Teknologia eta Enpresa Zentroan. CTIC-CITAk lankidetza-jarduera bizia du enpresekin bere planta pilotuetan. Planta horiek haragi-produktu, landare prozesatu, saltsa, plater prestatu eta produktu estrusionatuetan espezializaturik daude.
Erakunde biek sukaldaritzaren, uztartzearen eta osasunaren alorreko berrikuntza-ildoetan I+G+B proiektuak garatzeko dinamika operatiboak sortzen ere lan egiten dute, Basque Culinary Centerren eta FOOD+I Klusterreko gainerako bazkideen artean baterako lantalde teknikoak sortuz.
Hitzarmenak jasotzen duen beste jarduera-ildo bat da alde bien arteko sinergiei balioa ematea, enpresentzako zerbitzu-eskaintza handitzeko. Honako hauek ere barne hartzen ditu: elkarrenganako aholkularitza, elkarri laguntzea eta baterako interes-alorretan informazioa eta esperientziak trukatzea, baita prestakuntzako programetan eta hedatzeko eta dibulgatzeko ekintzetan lankidetza bultzatzea ere.