Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Basque Culinary Center-en aurkeztu da Sutondoan liburua

Sutondoan, bertako produktu, lurralde eta kultura gastronomikoari lotutako argitalpen-proiektua da. Euskal sukaldaritzaren tradizioa eta berrikuntza batzen dituen liburua. Argitalpenean Joseba Urretavizcayaren argazkiak eta Álvaro Bermejoren testuak daude, eta ekoizleak, baserritarrak edo arrantzaleak dira protagonista. Gainera, sukaldarien profilak eta zenbait errezeta ditu.
Mahaia Kolektiboa euskal sukaldaritzaren bilakaerarekin konprometitutako sukaldari-taldea da, Basque Culinary Center-en laguntzarekin sortua.
BCCko zuzendari Joxe Mari Aizegak anfitrioi-lanak egin ditu aurkezpenean. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Mahaia taldeko kideak eta Basque Culinary Centerreko Patronatuko kideak, hala nola Elena Arzak, Andoni Luis Aduriz, Hilario Arbeláiz, Pedro Subijana eta Karlos Uiñano chefak. Beste erakunde gastronomiko batzuk ere izan dira, hala nola ostalaritza-elkartea, Jakitea, Euskal Akademia eta Fecoga, eta erakunde publikoen ordezkariak, Eusko Jaurlaritzatik Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordea eta Donostiako Udaleko ordezkariak.
Ale bat erosi nahi dutenentzat, Sutondoan Basque Culinary Center-en online dendan dago eskuragarri, store.bculinary.com-en.