Irakurriena
- 1. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 2. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 3. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 4. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 5. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 6. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 7. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 8. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 9. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 10. Zorionak mende erdiko bideagatik!
Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Zientzien Fakultateko bost ikasle Oiangu Jatetxea kudeatzen hasi dira Ordizian
MUtelebistak eman digu bost gazte ekintzailek abian jarritako proiektuaren berri, gaur argitaratutako erreportajean. Hiru euskaldunen, kataluniar baten eta galiziar baten abentura ekin ei da Ordiziako Oiangu Jatetxean. Gradu Amaierako Proiektua egingo dute ikasketa amaierako bosgarren urtean. Bost gazte hauek 12 hilabeteko epealdian, ordea, ez dute Gradu Amaierako Proiektua bakarrik egingo, bizitza proiektu bati ekingo diote.
BCCko zuzendari Joxe Mari Aizega, Ordiziako alkate Igor Eguren eta bost ikasleak, jatetxearen aurkezpenean.
Ikasturte hasieratik, sei hilabete inguru dekorazio proiektuaz, sukaldeaz, jatetxearen muntaiaz, material eskuratzeaz... arduratu dira, eta orain bi aste ireki zituen ateak Oiangu Jatetxeak, izen bera duen Ordiziako ingurune zoragarrian.
Ordiziako Udalaren eta BCCren arteko akordioari esker
Eguneko menuak ematen dituzte asteartetik ostiralera, 13 eurotan, eta asteburuan kartan jateko aukera eskaintzen dute, 20-30 euroren truke. "Askotariko aukerak eskaintzen ditugu eta lekua ere aproposa da taldean etortzeko, familian seme alabekin edo eta lagunekin edozein ospakizun egiteko". Ordiziako Udalak Oianguko parkearentzat etorkizun bat nahi zuen, "ingurua berpiztea", eta BCCrekin lan hitzarmen bat sinatu zuten, eta horrela etorri zitzaien aukera.
Ordiziako Udala Oianguko parkea "berpiztu" nahian
Sukaldeko berezitasunak
Olagarro risotoa eta gazta tarta ei dira berezitasunak eta orain arteko harreraz ez dira kexu: "Sekulako harrera beroa izan dugu, jende asko gerturatu da eta orain arte egindakoarekin oso pozik gaude", espero dugu datozen hamaika hilabeteak, gutxienez, horren positiboak izatea.