Irakurriena
- 1. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 2. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 3. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 4. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 5. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 6. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 7. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 8. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 9. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 10. Zorionak mende erdiko bideagatik!
Basque Culinary Center-ek Finewaters Summit-en 8. edizioa hartu du
Lehiaketa FineWaters SUMMIT 2024 goi-bileraren baitan ospatu dute, eta nazioarteko sei ur-sommelier profesionalek osatu zuten epaimahaia.
Ardoaren antzera, urak ere arreta merezi du. Ura ez da ura soil-soilik, sorlekua eta nortasuna du. "Premium ur” kategoriaren ordezkari gisa, FineWaters-ek eta Fine Waters Society elkarteak ur-dastaketak egiteko gidalerroak garatu dituzte.
37 herrialdetako 110 urek hartu dute parte ur-dastatze lehiaketan; tartean, Hego Korea, Vietnam, Hego Afrika, Japonia, Australia eta Zeelanda Berriko urek. Espainiak, berriz, 4 ur izan ditu ordezkari; tartean, Solán de Cabras etxea, FineWaters-en edizio honetako babesle ofiziala baita.
Urak hiru kategoriatan banatu dituzte: gasik gabeak, gasdunak eta naturalki karbonatatuak. Halaber, talde bakoitzean, banaketa gehiago izan dira, mineraltasunaren edo SDG delakoaren arabera, hots, ur bakoitzaren mineral-kantitatearen arabera. Mineral-kantitateak zaporea ematen dio urari, eta, ardoaren antzera, janari jakinekin uztartzeko aukera ematen du. Ur-sommelierraren lana da urarekiko esperientzia horiek hautatu eta zaintzea jatetxe batean, eta jatetxeek ur-menu bat izan behar dute, uraren inguruko esperientzien paradigmak izan duen aldaketari erantzuteko.
Ostiralean, apirilaren 26an, sariak iragarri zituztenean Basque Culinary Center-en, urre, zilar eta brontzezko sariak aurkeztu zituzten kategoria bakoitzeko.
Uren integrazio epikurotarra
“Uren integrazio epikurotarra” gaia ardatz hartuta, premium ura mahai epikurotarraren lehen lerrora ekartzea izan du xede FineWaters SUMMIT 2024 goi-bilerak. Hidratazio hutsaz harago, solasaldi, hitzaldi eta pitch azkarren bitartez, hainbat arlo aztertu ditu konferentziak, hala nola uraren zaporea, gastrofisikaren artea, ur- eta janari-uztarketak, ur- eta ardo-uztarketak nahiz bestelako kontzeptu berritzaileak, ura sukaldaritzako esperientzia ahaztezinak sortzeko funtsezko baliabide bilakatzeko asmoz.
Askotariko programa
Egun eta erdi iraun duen konferentzian, marka itzaltsuen, banatzaileen, ur-sommelierren eta sukaldarien aurkezpen argigarriak entzun dituzte FineWaters SUMMIT goi-bilerara bertaratutakoek. Hainbat gai arakatu ditu programak: premium ur-kategoriaren atzean dagoen historia eta narratiba aberatsa, marka-posizionamendu estrategikoa, eta markek banaketa globala egiteko dituzten zailtasunei aurre egiteko moduak. Industriako liderren eta ur-zaleen arteko saretzea eta jakintza-trukea sustatzeko plataforma gisa balio izan du ekitaldiak.
FineWaters SUMMIT 2024 ekimeneko babesle ofiziala denez gero, nabarmentzekoa da Solán de Cabras etxearen parte-hartze aktiboa, Michael Tanousis-en aurkezpenaren bitartez; sektorearen inguruan duen jakintza nahiz eskarmentua partekatu ditu hizlariak, eta mahaian ur mineral naturala izatearen garrantzia azpimarratu du. Txorrotako urarekin eta iragazitako urarekin alderatu du, eta ur-dastaketa bat ere egin da, ur horren konposizio mineral bakar eta orekatua erakusteko.