Basque Circular Summit-en saritu dute Fagor Ederlan

Fagor Ederlan kooperatibak "Basque Circular BEST" saria jaso du aluminiozko esekidura-besoagatik.
Card image cap
2025/04/07

Basque Circular Summit funtsezko ekitaldia da Euskadin eta Europan ekonomia zirkularra, berrikuntza eta jasangarritasun industriala bultzatzeko. 2025eko edizioa apirilaren 2tik 4ra egin zen Bilboko Euskalduna Jauregian, eta 1.300 profesional baino gehiago eta 700 euskal enpresa bildu ziren, kooperatiba ugari bertan zirela (Fagor Arrasate, Fagor Ederlan, MONDRAGON, Ategi, Leartiker, Batz, Eroski edo Mondragon Unibertsitatea, besteak beste).

"Produkturik zirkularrenari" saria

Aurtengo edizioan Basque Circular BEST sariak banatu ziren, biltzarrean ekonomia zirkularraren arloan aurkeztutako irtenbiderik eta proiekturik onenak aitortzen dituztenak, euskal enpresek arlo horretan duten konpromisoa eta berrikuntza azpimarratuz. Eta Fagor Ederlanek irabazi zuen saria, aluminiozko esekidura-besoarekin. Jatorrian burdina nodularraren galdaketaz fabrikatzen zen pieza bat da, eta orain % 80 bigarren mailako materialarekin erabiltzen da. Pisu-murrizketa nabarmena eragin du – kontsumo txikiagoa eta kutsadura gutxiago dakar horrek –, eta hondakin gutxiago sortzen dira fabrikazioan. Oreka, Gamesa Gearbox eta Fuelium ere saritu zituzten, soluzio eta produktu zirkularrengatik.
Ederlan.png

Basque Circular Summit Europako hegoaldeko ekonomia zirkularrari buruzko kongresurik handiena da, Eusko Jaurlaritzaren Ihobe sozietate publikoak antolatua. Helburua da ekonomia zirkularrak enpresei eta Euskadiko ehun sozioekonomikoari eskaintzen dizkien erronkak eta aukerak aztertzea, baita arlo horretan egindako lanari balioa ematea ere.

Biltzarrean, zirkulartasunarekin lotutako hainbat arlotan espezializatutako 150 hizlari baino gehiago aritu ziren, eta 100 enprea inguruk euren soluzio zirkularrak aurkeztu zituzten.

Kooperatibek zeregin nabarmena izan dute Basque Circular Summit-en edizio honetan, eredu ekonomiko iraunkorrago baten aldeko konpromisoa berretsita. Euren parte hartzeak erakusten du kooperatibismoa funtsezko eragilea dela ekonomia zirkularrerako trantsizioan, lehiakortasuna gizarte- eta ingurumen-konpromisoarekin konbinatuz.

Automozio osagaiak