Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
Barrenetxek, “Bizkaiko nekazaritza ustiapen onena” saria eskuratu du

Lorra, Bizkaiko nekazarien elkartea da eta nekazal-elikadura sektoreari zerbitzu tekniko eta ekonomikoa emateko sortu zen. Laboral Kutxaren batera, “Ustiapen lehiaketa” bigarren edizioa jarri du martxan. Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiapenei teknologiko modernizatzen estimulatzeko sortu zen lehiaketa hau eta aurtengoa bigarren edizioa da.
Sari banaketa Bilboko Carlton hotelean burutu zen abenduak 14an, eta lehen postua lortu zuen Barrentxe kooperatibak. 2.000 euroko saria eskuratu zuen eta oroitzapen plaka bat.
Barrenetxe
Barrentxe, Markina-Etxebarrian kokatzen da, Bizkaian, eta baratzeko produktu desberdinak ekoizten ditu, lurrean zein hidroponikoan. Gainera, produktuen komertzializazioa ere kudeatzen du: letxugak, tomateak, piperrak, azelgak eta bertako barietatea errespetatzen duten beste produktu batzuk.
Horrez gain, nekazal arloko praktika onaren Globalgap ziurtagiria du, eta honek bermatzen du elikagaiek, ezarritako kalitate eta segurtasun mailak betetzen dituztela, eta jasangarritasun irizpideak jarraituta elaboratu direla. Bestalde, produkzio integratua bermatzen duen “PI” ziurtagiria du, eta honela barazkiak lortzeko baliabideak eta produkzio naturalak ahalik eta hobetuen aprobetxatzen direla ziurtatzen da, eta epe luzera nekazaritza iraunkorra sustatzen dela.