Irakurriena
- 1. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 2. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 3. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 4. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 5. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 6. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 7. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 8. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 9. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 10. Zorionak mende erdiko bideagatik!
Barne kontsumoaren jaitsierak FGMren hartzekodunen konkurtso aurrekoa aurkeztarazi du
FGM kooperatibak hartzekodunen konkurtso aurrekoa eskatu du Donostiako epaitegian, bere zorra negoziatzeko helburuarekin. Prozesua abiaraztearen xedea da bere jardueraren ildo estrategikoei bultzada bat ematea, contract sektorerantz (hotel, egoitza, promozio eta bulegoetako ekipamendu integralerako proiektuak), baita nazioarteko merkatu berrietan sartzea ere, horien artean Erdialdeko Amerika-Karibe, Ekialde Hurbila edo Afrikako Iparraldea.
Sektorea krisian
Altzariaren sektorea Espainian gehien hondatu den sektoreetakoa da, eraikuntzaren merkatuaren erorikoak zamatu baitu, jaitsierak %70en ingurukoak izanik krisia hasi zenetik. Fabrikatzaile gehien-gehienak ari dira denboraldi honen ondorioak nozitzen, familien erosteko ahalmena urritu egin delako eta etxe eta bulegoetarako ekipamendura zuzendutako gastuak atzera egin duelako.
FGMri dagokionez, azken bost urtean bere jardueren multzoan –etxea, bulegoa eta sukaldeak– salmentek izan duten jaitsiera sektorean gertatu denaren parekoa izan da. Konkurtso aurreko prozesuan, kooperatiba saiatu egingo da bere zorra hornitzaileekin negoziatzen, jarduera birdimentsionatzen eta nazioarteko estrategia azkartzen, proiektu berrietara zuzenduta.
FGM kooperatiba Fagor Mueble, Danona eta Coinma integratu zirenean sortu zen, 2012ko ekainean. Bi lantegi ditu, Azpeitian (Gipuzkoa) eta Gasteizen (Araba), eta sukalde, egongela, logela, hotel eta bulegoetako altzariak diseinatu, fabrikatu eta saltzen ditu. FGMren fakturazioa 13 milioi euro ingurukoa da. Zenbateko horretatik, %60 Espainian egindako salmentei dagokie, eta gainerako %40a nazioarteko merkatuei.
2014. urteari begira, hainbat proiektu ditu martxan hotelak, sukaldeak eta bulegoak ekipatzeko, zenbait herrialdetan, horien artean Erresuma Batua, Frantzia, Maroko, Kuba, Txina, Aljeria, Saudi Arabia, Panama, Kolonbia eta Mexiko.
Gaur egun, langile taldean 105 pertsonak dihardute, bi lantegitan banatuta. Jarduera birdimentsionatzeari dagokionez, hainbat eszenatoki aztertzen ari dira, langileak beste kooperatiba batzuetan birkokatzea eta erretiro aurreratuak hartzea barne.