Banatu dira HUHEZINEMA sariak

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek antolatu dute HUHEZINEMA, bere 11. edizioan. Pasa den martxoaren 23an banatu ziren sariak.
Card image cap
2018/03/27

HUHEZINEMA, euskal film laburren jaialdia arrakastatsua izan da bere 11. edizioan. Martxoaren 23an, Aretxabaletan egin zen sari banaketa jaialdia eta aurkezle lanetan ibili ziren Hesian taldeko abeslaria eta aurkezlea den Zuriñe Hidalgo eta Iban García Youtuber eta Ikus-entzunezko Komunikazioko ikaslea.

HUHEZINEMA 2018

Irabazleak

Film labur guztiak ikusi ondoren, ikusleek euren botoaren lanarik gogokoena emateko aukera izan dute. Boto guztiak zenbatuta, sari banaketari ekin zaio.

Honako hauek dira Huhezinemako 11. edizioaren irabazleak:

  • Kutixi Saila

Basque Culinary Saria (400€): Jan-burgesa

Ikusleen Saria (100€): Entsalada

  • MU Ikasleen Saila

Fikzio Onenaren Saria (300€): Karkarcar

Dokumental Onenaren Saria (300€): Harriz herri

Argazki Onenaren Saria (kamera materiala, 1500€ baloratuta): Marra Gorria

Ikusleen Saria (100€): Karkarcar

  • Sail Ofiziala

Huhezinema Saria (200€): Finalista guztiek jaso dute kantitate hura

Goiena Saria (Euskarazko film onenari, 1000€): Areka

Vertigo Saria (MUko ikasleek osatutako epaimahaia, 400€): Zulo

Ikusleen Saria (300€): Aprieta pero raramente ahoga

(1) Mundukide Saria (Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaia egokien txertatuta dituen film laburra, 700€): Zulo

Kartel onena (200€ eta Eusko Label saskia): Marina García

(1): Film labur guztien artean emandako saria

HUHEZINEMA 2018

Irakaskuntza unibertsitate zentroa