Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
BAIC eta IndesIA elkartu egin dira adimen artifizialaren aplikazioa industrian bultzatzeko
Basque Artificial Intelligence Center (BAIC), Inteligentzia Artifizialeko Euskal Zentroak eta IndesIA estatuko adimen artifizialeko enpresen erakundeak, idatziz hitz eman dute, esperientzien eta informazioaren trukea bultzatuko dutela adimen artifizialaren aplikazioak industria-sektoreko enpresetan aurkezten dituen erronkei aurre egin eta gainditu ahal izateko. BAICen izenean Arantxa Tapia sailburu eta erakundearen presidentak egin du sinadura eta IndesIAren izenean berriz, Valerio Marín presidenteak. Atzo egin zen ekitaldian hartu zuten parte: Josu Jon Imaz, Repsoleko kontseilari delegatuak (IndesIAko bazkideetako bat) eta Nerea Aranguren BAICko lehendakariordeak (MONDRAGON ordezkatuz).
Lankidetza estrategikoa
BAIC eta IndesIA iazko uztailean eta abenduan sortu ziren, hurrenez hurren, industrian adimen artifizialaren erabilera sustatzeko helburu komunarekin, haien lehiakortasuna ziurtatzeko bide gisa. Akordio honen ondorioz, bi elkarteek elkarri emango diote laguntzaile estrategiko izaera, eta industria-arloan datuetan eta AAn oinarritutak arazoen irtenbideak identifikatzea ahalbidetuko duten azelerazio-metodologiak garatzen lan egingo dute.
Era berean, erabilera-kasuak sustatuko dituzte elkarrekin, eta sustapen-materiala edo material didaktikoa banatuko dute, bakoitza bere lehentasunezko jarduera-eremuko konpainientzat interesgarria eta erabilgarria izan dadin.
Bi elkarteek azelerazio-metodologiak garatzen arituko dira, industria-arloko arazoei irtenbideak aurkitzeko, datuetan eta adimen artifizialean oinarrituta.
Gainera, IndesIAk data eta AA plataforma bat jarriko du BAIC ekosistemaren eskura, sektoreko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna eta iraunkortasuna sustatzen duten irtenbide posibleak probatzeko eta balioesteko.
BAICeko Arantxa Tapiak honako hau adierazi du sinaduraren ostean: “memorandum formal hau sinatu izanak are gehiago estutzen du bi elkarteek duten elkarlana; elkarlan hori pasa den urteko uztailean BAIC sortu zenean eta, bost hil ondoren, IndesIA sortu zenean hasi zen. Bere iritziz, BAICek eta IndesIAk honako baterako helburu hau dute: industrian adimen artifizialaren erabilera sustatzea, lehiakortasuna ziurtatzeko bide gisa, “eta hasieratik islatu dira elkarlanerako aukera handiak, dela hitzaldiak eta ekitaldiak sustatzeko, gaurko foroa, esaterako, dela jardunbide egokiak eta esperientziak partekatzeko, azelerazio-metodologiak garatzeko edo industria-eremuan datuetan eta adimen artifizialean oinarritutako erabilpen-kasuak sustatzeko”.
IndesIAko Valero Marínek azaldu duenez: “IndesIA osatzen dugun 8 enpresak elkarte gisa batzeko erabakia hartu genuenetik, kontziente ginen Basque Artificial Intelligence Centerren (BAIC) elkarlana eta laguntza izatea zer garrantzitsua den. Elkar ulertzeko memorandum hau sinatzea oso pozgarria da; izan ere, hala, beste urrats bat gehiago ematen dugu eta datuetan eta adimen artifizialean oinarritutako teknologien erabilera sustatzeko eragile esanguratsu guztiekin indarrak batzeko dugun helburura hurbiltzen gara. Tresna horiek industria-sektoreak aurrez aurre dituen erronkei erantzuteko irtenbidea dira”.
BAIC (Basque Artificial Intelligence Center) – Adimen Artifizialeko EAEko Zentroa 2021eko uztailean eratu zen, EAEn adimen artifizialaren garapenaren buru eta sustatzaile izateko, “EAEko gizartearen enpresa-lehiakortasuna eta ongizatea hobetzeko”. Enpresa eta eragile ekonomikoak gehitzen joan badira ere, BAICen 17 erakunde sustatzaileak honako hauek izan ziren: CAF, Deusto Seidor, Euskaltel, Gestamp, Hupi Ibérica, Iberdrola, Inzu Group, ITP Aero, Mondragon Corporación, Onkologikoa, Petronor, Sener, eta Versia, eta zientzia- eta teknologia-eragileak eta prestakuntza-zentroak, hala nola Tecnalia, Vicomtech eta Basque Center for Applied Mathematics (BCAM). Elkarlan publikoa SPRI taldearen eskutik dator, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren izenean.
IndesIA industriarako adimen artifizialeko Espainiako elkarte bat da. Espainiako zortzi enpresa handik osatzen dute: Repsol, Gestamp, Navantia, Técnicas Reunidas, Telefónica, Microsoft, Airbus eta Ferrovial. Eta Basque Artificial Intelligence Centerren (BAIC) eta Accentureren laguntza du. Haren helburua da Espainia erreferente bilakatzea industria-eremuan datuen eta adimen artifizialaren erabileran, eta herrialdeko ekonomiaren garapena eta suspertzea sustatzea.