Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
Baditugu Mondragón City Challengeren lehen edizioko talde irabazleak

Sei talde finalistek beren enpresa proiektua defendatu dute Arrasateko Udala, CICOPA, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia, MONDRAGON Korporazioa, Saiolan, Azaro Fundazioa eta erakundeetako adituek osatu duten epaimahai profesionalaren aurrean.
Proiektu sarituak
Dagokion aurkezpenak eta gero, sariak banatu dituzte, honako kategoriak kontuan hartuta:



Balorazio positiboa
Lehenengo edizio honen balorazioa oso ona izan da erakunde antolatzaileen aldetik. Egoitza Arrasaten duen nazioarteko lehen txapelketak, gazteen artean ekintzailetzaren kultura eta balio kooperatiboak sustatzeko helburua duenak, 279 parte-hartzaile izan ditu, 16 eta 24 urte bitartekoak.
Jatorriari dagokionez, aipagarria da nazioarteko izaera duela Txile, Kolonbia, AEB, Hego Korea, Mexiko, Zibabwe eta abarretatik etorritako gazteekin.
Txapelketari dagokionez, lehen selekzioaren ondoren, 18 talde enpresa proiektu kooperatibo bat garatzeko sailkatu zituzten. Aurkeztutako ideiak banan-banan ebaluatu zituen epaimahai profesional batek, eta, bateratu ondoren, kategoria bakoitzeko 3 talde finalistak zehaztu zituen.
Proiektuak sakonean
Bi kategorietan saria jaso duten bi proiektuak honako hauek izan dira:
AG4 (Gipuzkoa)
Proiektuaren deskribapena: Tolosaldeko nekazari eta bizilagunekin bitartekari-lanak egingo dituen enpresa kooperatiboa. Baserritarrei beren produktuak saltzeko bermeak eta babesa eskaintzen dizkie. Horretarako, elikagai natural osasungarriak, zero hondakin eta Km0 produktuak jarriko ditu Tolosako Km0 produktuak, eta garapen iraunkorreko nekazaritza erraztuko du beti.
Taldekideak: Itsaso Andueza Urruzola, Iune Lahidalga Otamendi, Saioa Ugowe Balza eta Maialen Goikoetxea Aginagalde.
LUP (Gipuzkoa eta Araba)
Proiektuaren deskribapena: LUP proiektuaren helburua da ikusmen txikia duten pertsonei eguneroko lana erraztea, hainbat konponbideren bidez (produktuak, zerbitzuak eta esperientziak). Lehenengo irtenbidea poltsiko adimenduneko lupa da.
Uxue Mancisidor Laskurain, Apurva San Juan eta Eneko Calvo Postigo.