Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Badator Keiretsu Forum - MONDRAGONen laugarren edizioa

Aurreko hiru aldietan lortutako arrakastaren ondoren, martxoaren 13an eta 15:30etik aurrera, startup industrialetan inbertitzeko foroaren laugarren edizioa egingo da, Keiretsu Forum-ek (nazioarteko Business Angels inbertitzaile pribatuen sarerik handienak) eta MONDRAGONek (MONDRAGON Venturesen eskutik) elkarrekin antolatuta. Ekitaldia formatu presentzialean egingo da, Garaia Parke Teknologikoko ekitaldi-aretoan (Arrasaten), eta online ere jarraitu ahal izango da.
Miquel Costa, Keiretsu Forumeko CEO eta Joseba Sagastigordia, MONDRAGON Ventureseko zuzendaria, foroaren hirugarren edizioan.
Inbertitzaileen eta arrisku-kapitaleko erakundeen hausnarketa irekiak
Jardunaldia mahai-inguru batekin hasiko da, non ekosistemako eragile esanguratsuek enpresa eta startup industrialetan inbertitzeko gakoei buruz hitz egingo duten.
Ondoren, inbertsio-foroa egingo da, industria alorreko edota industriari eta haren prozesuei aplika dakiekeen produktu/teknologia duten startup-ak aurkeztuz.
Izen-ematea zabalik
Forumean parte hartu nahi duten guztiek, ekintzaile izan edo proiektuen arrakastarako gakoak ezagutu nahi dituztelako, izena eman dezakete formulario honen bidez edo mezu bat bidaliz: mondragon-cp@mondragoncorporation.com.