Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Badator Keiretsu Forum-en hirugarren edizioa
Aurreko bi edizioetako arrakastaren ondotik, datorren martxoaren 14an, arratsaldeko hiruak eta erdietatik aurrera, industria alorreko startup-en inbertsio-foroaren hirugarren edizioa egingo da Arrasaten, Garaia partek teknologikoan. Keiretsu Forum-ek, Business Angels inbertitzaile pribatuen nazioarteko sarerik handienak, eta MONDRAGONeko Sustapen Zentro korporatiboak elkarlanean antolatutako saioa izango da aurtengoa ere. Ekitaldia formatu presentzialean burutuko da, Garaia Parke Teknologikoan (Arrasate), bertako areto nagusian, eta online jarraitzeko aukera ere izango da.
Joseba Sagastigordia, MONDRAGON Sustapen Zentroko zuzendaria iazko ekitaldian.
Ekitaldia formatu presentzialean burutuko da, Garaia Parke Teknologikoan (Arrasate), bertako areto nagusian, eta online jarraitzeko aukera ere izango da
Arrisku-kapitaleko erakundeak eta inbertsoreak mahaiaren bueltan
Arrisku-kapitaleko erakundeek eta arlo horretan espezializatutako inbertitzaileek osatutako mahai-inguruak emango dio hasiera foroari. Bertan, inbertsio industrialean eta dibertsifikazioan duten ezagutza, esperientziak, aukerak zein zailtasunak izango dituzte hizpide. Ondoren, inbertsio-foroa egingo da, industria alorreko edota industriari eta haren prozesuei aplika dakiekeen produktu/teknologia duten startup-ak aurkeztuz. Enpresen hautaketa Keiretsu Forum-ek eta MONDRAGON Sustapen Zentroko taldeak aurretiaz egingo dute.
Interesa duen orok aukera izango du Keiretsu Forum MONDRAGONen parte hartzeko eta bertatik bertara esperientzia eta aukera ezberdinak ezagutzeko
Interesa duen orok aukera izango du Keiretsu Forum MONDRAGONen parte hartzeko eta bertatik bertara esperientzia eta aukera ezberdinak ezagutzeko. Izena ematea oso samurra da, Formulario honetan edota mondragon-cp@mondragoncorporation.com helbidera mezua bidalita.