Irakurriena
- 1. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 2. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 3. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 4. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 5. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 6. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 7. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 8. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 9. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 10. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
B-WOMENIN Global Meeting & Expanding 2024 programak aste honetan amaitu du bere lehen edizioa, Otaloran (Aretxabaleta, Gipuzkoa), seigarren eta azken topaketarekin. Topaketan, nazioartekotzeari lotutako 30 profesionalek baino gehiagok lortutako lorpenen balantzea egin dute, eta estrategia berriak definitu dituzte enpresen nazioartekotzean emakumeen presentzia bultzatzen jarraitzeko.
Ikusi argazkiak hemen.
B-WOMENIN Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat da, Basque Trade & Investment (BasqueTrade) erakundeak antolatua, eta MONDRAGONek parte hartzen du.
Topaketan, Leire Mugerzak, MONDRAGONeko Batzorde Iraunkorreko eta Kongresuko lehendakariak, enpresa ingurunean aukera berdintasuna sustatzeko lankidetza sare sendoak sortzearen garrantzia nabarmendu zuen.
“B-WOMENIN bezalako ekimenak funtsezkoak dira erreferente femeninoak ikusarazteko eta lan ingurune inklusiboagoak sustatzeko, eta hori bereziki garrantzitsua da testuinguru globalizatu batean”, azpimarratu zuen Mugerzak.
Bestalde, Nagore Bonilla BasqueTrade-ko zuzendari nagusiak adierazi zuenez, “B-WOMENIN Global funtsezko espazioa izan da enpresen nazioartekotzean emakumeen talentua sustatzeko, eta emakume gehiago sektore horretan beren karrera garatzera animatzeko balio izan du”. Gainera, nabarmendu zuen lehen edizio honen itxierak, MONDRAGONekin lankidetzan, norabide horretan aurrera egiten jarraitzea ahalbidetuko duten ekimenak bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berresten duela.
MONDRAGONeko kooperatiben parte-hartzea
MONDRAGONeko kooperatiben ordezkari, parte hartu dute lan saio hauetan Tere Marcosek (MONDRAGONeko zuzendarien mugikortasunerako arduradunak), mundu globaleko lidertzen inguruan; Marije Zabaletak (Orkliren finantza zuzendariak), emakumezko lidertzei buruz; eta Ainhoa Iruretak (Eikaren industria zuzendariak), emakumeek garatutako nazioartekotzeari buruz. Argazkian, hirurak, Maite Legarra eta Leire Mugerzarekin.
B-WOMENIN Global 2024 lan saioa Otaloran
Lan bileran, parte-hartzaileek programaren ikaskuntzak eta alderdi baloratuenak aztertu zituzten, eta horien eragina indartzeko ekimen berriei buruz eztabaidatu zuten. Lankidetza dinamiken bidez, agerian geratu zen beharrezkoa zela sektorean liderrak diren emakumeak inspiratzen eta ikusarazten dituzten espazioak sortzen jarraitzea, networkingaren eta mentoringaren zeregina indartuz, garapen profesionalerako funtsezko tresna gisa.
Erronka horiei modu kolaboratibo eta lerrokatuan aurre egitearen garrantzia ere azpimarratu zen, ekosistemako eragileen eta dauden emakume sareen arteko lankidetza indartuz. Ildo horretan, PWN Bilbaoko ordezkari Arantxa Tapiak bere ikuspegia partekatu zuen sinergia posibleei eta lankidetzarako aukerei buruz, zeinak lagundu baitezakete emakumeak nazioartean lidergo posizioetara iristea zailtzen duten oztopoak ezabatzen.
Jardunaldiari amaiera emateko, networking ekintza bat egin zen, parte hartzaileen arteko komunitate zentzua indartzeko eta B-WOMENIN Globala esparruan etorkizuneko ekintzetarako oinarriak ezartzeko.