Azken ate irekien jardunaldiak Mondragon Unibertsitatean

Maiatza, ekaina eta uztailean zehar luzatuko dira azken ate irekien jardunaldiak. Arrasate, Eskoriatza, Bilbo, Madril eta Donostian izango dira aurkezpenak.
Card image cap
2013/05/08

HUHEZI fakultatean hona hemen azken ate irekien jardunaldiak:

* Maiatzaren 16an, Eskoriatzan

Hezkuntza online eta erdi-presentziala aurkeztuko da:
  • Egokitze ikasketak.
  • 2.  gradu edo aipamena.
  • Gradu semi-presentziala.

* Maiatzaren 25ean, Eskoriatzan
Hiru graduondo ofizialen gaineko informazioa emango da:
  • Berrimet. Berrikuntza didaktiko metodologikoko proiektuen garapena eta kudeaketa hezkuntza erakundeetan Master ofiziala(Berrimet)
  • Ekomu. Hezkuntza testuinguru multikultural eta eleaniztunetan Master ofiziala (Ekomu)
  • DBH. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala.
Eta Hezkuntza eta Ikus-entzunezko komunikazio gradu
presentzialak ere aurkeztuko dira:
  • Egokitze ikasketak.
  • 2.  gradu edo aipamena.
  • Gradu semi-presentziala.

 

Goi Eskola Politeknikoan hauxe da hurrengoko zita:

* Maiatzaren 11an, Arrasaten

Goizeko 10.30etan graduen inguruko informazioa eskainiko da
Arrasateko kanpusean.

Enpresagintza fakultatean hauek dira ate irekien jardunaldiak:

* Maiatzaren 24an, Madrilen, graduen inguruko informazioa

* Maiatzaren 25ean, Bilbao/Uribitarte, 6an izango da, goizeko 11etan.

* Maiatzaren 31an, Madrilen, graduen inguruko informazioa.

* Ekainaren 15ean, 22an eta 28an, Madrilen, graduen inguruko informazioa.

* Uztailaren 5ean, 12an eta 19an, 26an eta 27an, Madrilen, graduen inguruko informazioa.

Gastronomia Zientzien fakultatean, honako hau da hurrengo zita:

* Maiatzaren 25ean, Donostian, goizeko 10.30etan emango da informazio orokorra.