Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Azaro Fundazioak TransferINN proiektuaren baitan fabrikazio aurreratua aztertu du
Fabrikazio Aurreratua izan da gai nagusia aste honetan Lea-Artibai Berrikuntza Gunean egin den jardunaldi teknikoan. “Fabrikazio Aurreratuari buruzko jardunaldi teknikoak” izenburupean Azaro Fundazioak antolatutako topaketa, datorren urte eta erdian zehar ospatuko diren lau jardunaldietako lehena izan da. TransfeINN1 proiektu europarraren baitan Azaro Fundazioak, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta ESTIAk Fabrikazio Aurreratuaren inguruan sortu duten nodoaren ekimen bat da hau.
Jardunaldian parte hartu duten hizlariek fabrikazio aurreratuaren aukerak eta industrian duen garrantzia aztertu dituzte ikuspuntu eta esperientzia ezberdinak elkarbanatzeko helburuarekin.
Ainhoa Arrizubieta, Azaro Fundazioko zuzendaria izan da jardunaldiari hasiera emateko arduraduna eta TransferINN1 proiektu europarraren aurkezpenarekin hasi du saioa. Proiektu honen helburua unibertsitateetan, formazio zentroetan, zentro teknologikoetan... eskura dagoen ezagutza Enpesa Txiki eta Ertainei (ETE) eta ekintzaileei transferitzea ahalbidetuko duen mugaz bestaldeko berrikuntza ekosistema indartzea da. Egitasmo honen baitan gauzatu diren ekintzetako bat mugaz bestaldeko berrikuntza eta transferentzia nodoen sorrera izan da, eta horixe izan da justu ere, Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunea fabrikazio aurreratuan interesa duten enpresen topaleku bilakatzeko arrazoia.
Marc Moulín, Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko Zuzendariak mugaz bestaldeko ikuspuntu bat eman du eta fabrikazio aurreratua euroeskualdeak 2014-2020 estrategiaren baitan identifikatuta dituen 6 sektore garrantzitsuenen artean dagoela jakinarazi du.
Ondoren, Fabrikazio Aurreratuaren kontzeptua testuinguruan jartzeko José María Borda, Sisteplant enpresako Zuzendaria eta, Urko Zurutuza, Mondragon Unibertsitateako Datuen Analisiak eta Zibersegurtasuna Ikerketa Taldeko Koordinatzailearen txanda heldu da. Borda-k enpresek dituzten beharrizanetara egokitutako prestakuntza baten garrantzia azpimarratu du “prestakuntza jaso duen jendea ez dago prest etortzear dagoen horretarako. Formazioan jauzi handi bat eman behar da”. Garrantzitsuena pertsonak lehenestea da eta horretarako beraien ezagutza eta gaitasuna handitu behar dira “ikasleak gaitu behar dira, ezagutzan sakondu behar da”.
Fabrikazio aurreratua Euskadin
Innobasquek bere txostenetan jasotzen duen bezala, fabrikazio aurreratuak, pisu handia du BPGn (% 20) eta enpleguan (% 21); gainera, gaitasun zientifiko-teknologikoen kontzentrazio handiena biltzen da bertan, eta I+G-n ahalegin eta inbertsio handiak egiten dira (EAEn I+G-n egiten den inbertsio osoaren % 41).