Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Azaro Fundazioak RETRACE proiektua koordinatzen du
Azaro Fundazioa RETRACE (Regions Transitions towards a Circular Economy) proiektu europarrean parte hartzen duten 7 kideetako bat da. Interreg Europe programaren baitan kokatzen den eta EGEFk finantzatutako proiektu honen iraupena 4 urtekoa da (2016-2020) eta Diseinu Sistemikoan oinarritzen da, toki zein herrialde politikei Ekonomia Zirkularrerantz zuzentzea erraztuko dien metodo gisa. Bere helburua Diseinu Sistemikoan oinarritzen diren Ekonomia Zirkularreko proiektuak martxan jartzea erraztea da.
Ekonomia Zirkularrak baliabideak, hondakinak eta erabilera energetikoaren erabilera murriztearen aldeko apustua egiten du.
Momentu honetan kideak azkenengo fasean murgilduta daude, proiektuaren lehenengo fasean bakoitzak bere herrialderako zehaztu zuen Regional Action Planaren barruan definitutako ekintzak aurrera eramaten. Plangintza honetan zehaztutako ekintza guztiak tokiko agente ezberdinen kohesioa eta lankidetza bermatzen duen proiektuen garapenera bideratuta daude.
Azaro Fundazioa eta BEAZek Bizkaia eta Lea-Artibai eskualderako definitutako ekintzak aurrera eramateko martxan jarri dituzten proiektuetan lanean dihardute burubelarri. Proiektuetako bakoitza tokiko erakunde ezberdinek gidatzen dute eta Azaro Fundazioa da guzti hauen koordinazio lana burutzen ari dena:
- Enpresa Txiki eta Ertainetan ekonomia zirkularreko diagnosiak egiteko programa pilotoa garatu da Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz. Sektore ezberdinetako Lea-Artibaiko 5 enpresa industrialek parte hartu dute egitasmoan eta lanketa horretatik jasotako emaitzak eta ondorioak ezberdinak izan dira. Horregatik, bakoitzari dagozkion Ekonomia Zirkularreko praktika ezberdinak identifikatu dira enpresa horien lehiakortasuna hobetzeko asmoz.
- Circular Bilbao Bizkaia proiektua jarri da martxan Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiaren gidaritzapean. Proiektu honen garapena, hainbat erakunderen arteko elkarlanean oinarritzen da: BEAZ, Innobasque, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Bilbao Ekintza, hurrenez hurren. Bilbo eta inguruko herrietan, ekonomia zirkularreko proiektu pilotoak definitu eta martxan jartzean datza proiektua. Circle Economy enpresa holandarraren metodologian oinarritutako hausnarketa prozesu baten ostean, ondorengo 3 sektoretan landuko dira proiektuak: elikagaiekin lotura duten negozioetan (jatetxe eta hotelak barne), merkataritza sektorean eta fabrikazio aurreratuaren sektorean.
- Elikagai Burujabetza proiektu pilotoa Lea-Artibain. Proiektu hau Leartibai Garapen Agentzia eta Lea-Artibai Landa Garapen Elkartearen gidaritzapean ari da garatzen. Hamen bertokoa deritzon marka bat sortu da, tokian tokiko elikagaiak ekoiztu eta kontsumitzeko filosofian oinarrituz. Hainbat dira proiektura atxikitutako eskualdeko enpresa eta ekoizleak. Berton ekoizten dena, berton kontsumitzea ekonomia zirkularreko beste praktika bat da; bertoko baliabideekin lortutakoa bertoko gizarteari eskainiz, tokian tokiko produktuak eta ekonomia bultzatzea lortzen da.
- Lurraldean Ekonomia Zirkularra bultzatzeko ereduan hobekuntzak inplantatu dira. Eta kontzeptu ekonomiko hau hurbildu eta hobeto ulertzeko, enpresetan, ekintzaileen artean eta, gizarteari orokorrean, sentsibilizazio eta trebakuntza eskaintza ezberdinak egin zaizkie.
Proiektua momentu honetan bigarren fasean murgilduta dago eta kideak zehaztutako helburuak aurrera ateratzeko lanean dihardute etengabe.
Orain arte egindako lana
Azken hiru urte hauetan hainbat ekintza burutu dituzte RETRACE proiektuaren baitan; ekonomia zirkularra eta diseinu sistemikoan oinarritutako esperientziak ezagutzeko Europako herrialde ezberdinetara tokiko bisitak burutu dituzte kideek (good practices), proiektuko kide den erakunde bakoitzaren lurraldean ekonomia zirkularrarekiko interesa duten enpresen artean metodo hau zabaltzeko bilera espezifikoak egin dira (stakeholder meetings), proiektuan lortutako emaitzak biltzen dituzten hiru argitalpen publikatu dira eta lurralde bakoitzean garatzen ari diren Regional Action Plan deitutako plangintzak definitu eta martxan jarri dira.