Azaro Fundazioak koordinatuko du STEAMsare programa

Azaro Fundazioak Lea-Artibai eta Busturialdean dinamizatuko du egitasmoa. Bokazio zientifiko eta teknologikoak suspertzea da helburua.
Card image cap
2019/11/15

Eusko Jaurlaritzak Euskadin eskola, enpresa eta eragile zientifiko-teknologikoen sare bat lortzeko helburuarekin, STEAMsare programa aurkeztu du azaroan. Ikasgeletan STEAM hezkuntza (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak) bultzatzeko 37 ikastetxe eta 21 enpresa zein eragile sozioekonomikok parte hartuko dute ekimen honetan.

Programa hau 5 eragile dinamizatzialek lagunduta jarriko da martxan: Berrikuntzaren Euskal Agentzia – Innobasque, Azaro Fundazioa, Makina-erremintaren Institutua, Iraurgi Berritzen eta Mondragon Unibertsitatea. Lea-Artibai eta Busturialdea eskualdeak dinamizatzeko ardura Azaro Fundazioak izango du.

STEAMsareren helburu nagusiak dira, ikasleei zientzia- eta teknologia-arloko ikasgaien eta lanbideen irudi errealista, positiboa eta askotarikoa eskaintzea, eta aldi berean arlo horretan bokazioak sustatzea. Hezkuntza-kurrikuluma aberasteko hainbat jarduera garatuko dira, era horretan irakasleei laguntza emanez aipatutako ikasgaiei benetako testuingurua ematen. Gainera, enplegu horien lan-errealitatea, profil profesionalen aniztasuna eta euskal industria-ehunaren aberastasuna erakutsiko dira, enpresetara egindako bisiten, erronka teknologikoei buruzko tailerren edo espezialistekin egindako bileren bidez.

AZARO FUNDAZIOA TALENTUA ETA STEAM IKASGAIAK BULTZATZEN 2018TIK

Zientzia eta teknologia-Leartik

Talentua landu eta STEAM ikasgaiak bultzateko, hain zuzen ere, Azaro Fundazioak 2018an Lea-Artibai eta Busturialdeko Kooperatiben Mahaia Elkartearekin elkarlanean (Burdinola, Cikautxo, Eika, Fagor Arrasate, Kide, Laboral Kutxa eta Maier), TALENTATU izeneko proiektua abiarazi zuen.

2018-2019 ikasturtean zehar Lea-Artibai eskualdeko gazteei zuzendutako ekintza ugari antolatu zituzten STEAM ikasgaiak sustatu, eskualdea ezagutu, nortasun sentimendua landu, eskualdeko industria nolakoa den ikusi eta etorkizunean bertoko enpresak beharko dituzten langile profilak ezagutzera emateko asmoz.

Ekintzetan eskualdeko 15 ikastetxe eta ia 2.000 ikaslek parte hartu zuten. LH1eko ikasleetatik hasi eta Prestakuntza Zikloetako ikasleetaraino heldu zen egitasmoa: kooperatiba eta enpresetara bisitak, hitzaldiak, egun bateko egonaldiak kooperatibetan, herri trukaketak, ikastetxeetako orientatzaileentzako bisitak enpresetan, 2019-2020 ikasturterako erronka berrien diseinuak, enpresa eta kooperatibetako langileen bisitak ikastetxeetan, eta bukatzeko Lea-Artibaiko Zientzia eta Teknologia Eguna ospatu zen.

Talentatu proiektuaren bitartez eskualdeko ikasleak eskualdean lanean gelditzea sustatu nahi da, enpresa eta ikastetxeen arteko elkarlanaren bidez ikasleak eskualdearekin eta bertoko enpresekin duten harremana eta ezagutza hezkuntza ibilbide guztian zehar txertatuz. Ikasketak dituzten ikasleak lanera kanpora atera beharrean eskualdean bertan gelditzea eta kooperatibek behar dituzten profileko langileak bertakoak izatea lortu nahi da.  

TALENTATU egitasmoaren baitan, 3 lan lerro lantzen dira:

Zientzia eta teknologia-Leartik

  • Talentua Sortu, goiko lerroetan deskribatutako ikastetxeekin lantzen dena.
  • Talentua Erakarri, unibertsitateekin harremanetan, STEAM alorrekin lotura duten graduak ikasten ari diren gazteak Lea-Artibai eta Busturialdera erakartzeko programa.
  • Talentua Mantendu, kooperatibetako pertsonak bertan lanean gera daitezen definitutako iniziatiba.

 

Kontsultatu hemen 2018-2019an burututako TALENTATU proiektuaren inguruko bideoa.

 

Irakaskuntza teknikoa