Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Azaro Fundazioak Ekonomia Zirkularraren aldeko apustua berretsi du RETRACE proiektuarekin
Azaro Fundazioa RETRACE (Regions Transitions towards a Circular Economy) proiektu europarrean parte hartzen duten 7 kideetako bat da. Interreg Europe programaren baitan kokatzen den proiektu honen iraupena 4 urtekoa da (2016-2020) eta Diseinu Sistemikoan oinarritzen da, toki zein herrialde politikei Ekonomia Zirkularrerantz zuzentzea erraztuko dien metodo gisa. Bere helburua Diseinu Sistemikoan oinarritzen diren Ekonomia Zirkularreko proiektuak martxan jartzea erraztea da.
Proiektua momentu honetan bigarren fasean murgilduta dago eta kideak zehaztutako helburuak aurrera ateratzeko lanean dihardute etengabe. Azken bi urte hauetan hainbat ekintza burutu dituzte EGEFk kofinantzatutako proiektu honen baitan; ekonomia zirkularra eta diseinu sistemikoan oinarritutako esperientziak ezagutzeko Europako herrialde ezberdinetara egindako tokiko bisitak (good practices), lurralde bakoitzean interesa duten enpresen artean metodo hau zabaltzeko burututako bilerak (stakeholder meetings) eta proiektuan lortutako emaitzak biltzen dituzten hiru argitalpenak.
Argitalpenak
Azaro Fundazioak eta BEAZek Italia, Frantzia eta Esloveniako beste erakunde eta gobernurekin batera parte hartzen duten RETRACE proiektuaren baitan 3 argitalpen landu dira orain arte lortutako emaitzak jasotzeko. “Politikak formulatzeko Diseinu Sistemikoaren Gida Metodologikoa: Europa Zirkularrerantz” da lehenengo argitalpena, 2016. urtean argitaratua. Gida hau Europako 20 autoreren artean egindako hausnarketa prozesu baten emaitza da eta hain konplexuak diren politiken diseinu eta erabakiak hartzeko prozesuetan Diseinu Sistemikoa nola txertatu definitzea du helburu.
Momentu honetan proiektuko bazkide bakoitza bere lurralderako definitu duen Ekintza Planaren inplementazio fasean dago.
Bigarren liburuak “Praktika onen gida” titulupean, Europako leku ezberdinetan zehar proiektuko bazkideek bisitatu dituzten praktika onen bilduma bat da. Azkenik, argitaratu berri den hirugarren liburua “Politikarako bide-orria. Herrialde zirkularrentzako ikuspegi sistemiko bat”, politikari eta politika sortzaileei bideratuta dago. Bere helburua Ekonomia Zirkularrerantz bideratzeko diseinu sistemikoan oinarritutako politikek dituzten onurak ezagutaraztea da.
Lurralde ekintza planak
Zehazki, Azaro Fundazioa eta Beaz bere ekintza planean definitutako ekintzen jarraipen estua egiten dabiltza. Kasu honetan, hiru mailatan burututako plana da: eskualde-mailan Lea-Artibain, Bizkaia-mailan eta Euskadi-mailan. Plangintza honetan zehaztutako ekintza guztiak agente ezberdinen kohesioa eta lankidetza bermatzen duen proiektuen garapenera bideratuta daude. Horretarako, gure lurraldeak jasangarritasunarekin zerikusia duten neurriak hartu ditzan lanean ari dira bi erakundeak.