Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Autobus geltokietarako 2.500 ate automatiko saldu ditu ERREKAk Brasilen
Errekak negozio operazio garrantzitsua itxi berri du Brasilen, kontratu handi bat eskuratuz. Hala, TransBrasil Rio de Janeiron eraikitzen ari den autobus ibilbide berrietako geltokietako sarrera automatizatuak ekoitziko ditu. Guztira, 2.500 ate automatikorekin hornituko ditu MOBIRio enpresak, garraio publikoko konpainiak, kudeatzen dituen lineatako geltokiak. Aipatu enpresak kudeatzen du, baita ere, Rio de Janeiroko BRT sistema.
21ean TransBrasil-en instalazioak eta linea berrien obrak bisitatuko dituzte eta Jessik Trairi, Obra Azpiegituratako idazkariaz bilduko dira. 22an BRTren instalazioak eta lineak bisitatuko dituzte eta 1.500 sarrera-irteera automatizatuen instalazioaren ekitaldian parte hartuko dute
Era berean, MONDRAGON Korporazioan kokatutako kooperatibak kontratu garrantzitsua lotu du BRT-ren ibilbide berriak zaharberritzeko Rio de Janeiron (TransOeste, TransCarioca eta TransOlimpica). Autobus linea horiek eta geltokiek segurtasuna bermatzeko eta sarrera-irteerak kontrolatzeko soluzio berritzaileak behar dituzte.
Ate automatikoen instalazioa eta salmenta operazioa dela eta, martxoaren 20an, Errekako zuzendari nagusi Antton Tomasena eta Connected Access negozio unitateko zuzendari Aitor Sotes Brasilera joango dira, bisita ofizialean. 21ean TransBrasil-en instalazioak eta linea berrien obrak bisitatuko dituzte eta Jessik Trairi, Obra Azpiegituratako idazkariaz bilduko dira. 22an BRTren instalazioak eta lineak bisitatuko dituzte eta 1.500 sarrera-irteera automatizatuen instalazioaren ekitaldian parte hartuko dute.
Bergaran diseinatutako eta fabrikatutako soluzioak
Brasilgo eskaerari aurre egiteko, Errekak Bergaran (Gipuzkoa) duen lantegian diseinatu eta ekoiztu ditu soluzioak, bere egoitza nagusian. Hala, ate automatizatuen salmentaren dimentsioak eta bolumenak indartu egiten du Errekaren presentzia Ameriketako merkatuan eta mugikortasunaren arloan soluzio berritzaileen hornitzaile global gisa ageri da Euskadiko kooperatiba. Une bereziki garrantzitsuan gainera, gero eta gehiago hitz egiten baita etorkizuneko mugikortasunaz eta hiriez.
BRT, Bus Rapit Transit
BRT da autobus artikulatu bidez garraio publiko masiboa bideratzen duen sistema, bidaiarien fluxua hobetzeko sortutakoa. BRT Brasil 21 hiritan dago eta 11.000.000 milioi bidaiari ditu egunean. Bestalde, TransBrasil garraio masiboko proiektu bat da Rio de Janeiro hiriburuan eraikitzen ari direna eta bereziki hiriaren hegoaldeko biztanleei garraio soluzioak eskaintzeko sortu da. Linea berriak 1.000.000 pertsonari eskainiko dio zerbitzua.
BRT da autobus artikulatu bidez garraio publiko masiboa bideratzen duen sistema, bidaiarien fluxua hobetzeko sortutakoa. BRT Brasil 21 hiritan dago eta 11.000.000 milioi bidaiari ditu egunean
Bi proiektuek aukera eman diote Errekari 55 autobus geltokitan sarbide automatikoak jartzeko, eta geltoki bakoitzean 40 eta 60 ate inguru jarriko dituzte. Hala, bi akordioak zenbatuta, Errekak 2.500 sarbide automatiko ekoiztuko ditu.
Emaitza pozgarria
Errekaretzat garrantzitsuena da pertsonen mugikortasuna errazteko soluzio egoki bat eskaini ahal izatea: sarbide hobeak eskainiz, segurtasuna bermatuz eta jendeak tarifa ordaindu gabe sartzea ekidinez. Errekaren soluzioa diseinatzerako orduan, arlo kritikoetako bat izan da, hain justu ere, bezeroaren beharrak asetzea, izan ere bandalismo altuko arazoak eta ez-ordaintze problema larriak zituzten. Errekaren helburua izan da sendotasuna eta azpiegituraren kostuetan optimizazioa bateratzen dituen soluzioa eskaintzea.
Mugikortasunari soluzio integralak
Errekak 60 urte baino gehiago daramatza sarbide sistemak eta kontrolak instalatzen eta fabrikatzen, eta sekulako ezagutza batu du sarbideen arloan. MONDRAGON Korporazioko kooperatiba mugikortasunaren arloan soluzio integral eta konplexuen eskaintzan erreferente bilakatu da.
Errekaren soluzio berriak BRT moduko sistema zorrotz eta konplexuak eskatzen dituen teknologia eta sofware-aren egokitzapenari erantzuten dio. Izan ere, Antzuolako kooperatibak ingeniaritza propioa du, eta horrela soluzio eta proiektuak bezeroen beharretara egokitzen ditu.
Errekaren soluzio berriak BRT moduko sistema zorrotz eta konplexuak eskatzen dituen teknologia eta sofware-aren egokitzapenari erantzuten dio
Kasu honetan ere, bertatik bertara soluzioaren diseinuan lan egiteko aukera izan du Errekak, teknologikoki eta digitalki proiektuaren beharretara egokituz.
Hain justu, ate berriak diseinatu behar izan dituzte eta beste kasu batzuetan, beirazko gidaridun-ateak aldatu behar izan dituzte sare-begi metaliko mikrozulatuak jarriz. Emaitza ezin hobea izan da eta geltokiak nabarmen hobetu dira: bai sarbide eta segurtasun sistema, txartelen ez-ordainketak murriztuz eta sistemaren kostu operatiboak murriztuz.
Errekari buruz
MONDRAGON Korporazioaren barne dago Erreka. Gaur egun 500 langile baino gehiago ditu eta azken urteko fakturazioa 75 milioi eurokoa izan da. Errekak 6 lantoki ditu munduan, 3 kontinentetan, eta gaur egungo salmenten %71,4 nazioartekoak dira.
Bost negozio unitate ditu: Plastics, Smart Fastening, Medical, Care eta Connected Access. Azken urteotan Errekak eskaintzen dituen zerbitzu eta produktuetan berrikuntza irekian oinarritutako dibertsifikazio estrategia gauzatu du. Hala, gaur egun hazkunde inorganikoko proiektuetan dihardu burubelarri, enpresa, egitasmo eta etorkizuneko startup-etan inbertitzeko helburuarekin.