Irakurriena
- 1. Ekoizpen linea fotovoltaiko berriak fabrikatu ditu Mondragon Assemblyk Aljeriarako
- 2. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 3. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 4. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 5. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 6. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
"Ausolaneko jangeletan zorrotz betetzen ditugu segurtasun neurriak"
Oraintxu Durangoko Kurutziaga ikastolako jangelan izan gara bisitan eta bere arduraduna den Claudia Aperribai elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Egunero 600 pertsona inguruk bazkaltzen du bertan eta hori guztia antolatzeko txandak egin dituzte, ikasleak multsoka hartu eta ikastolan osatu diren burbuilak mantentzeko.
Sarrera eta irteerak bideratu, eskuak sarreran eta irteeran garbitu, segurtasun distantziak mantendu, bandejan bertan jatekoa zerbitzatu… horiek eta beste neurri batzuk dira funtsean hartu direnak.
Segurtasun eta higiene neurriak
Hiru arlotan banatu du Ausolanek jantokira itzulera: elikadura segurtasuna, langileen segurtasuna eta jantokiko erabiltzaileen segurtasuna.
Hiru arloetan zehaztu ditu hartu ditue neurriak, batzuk barruko antolaketari egiten diote erreferentzia eta beste batzuk jantokiko zerbitzuari. Hala nola, elikagaiak jaso eta prestatzeko orduan neurri eta praktiko higienikoak indartu dita eta modu berean egokitu dira barne instalazio eta lan-ekipoak. Horrez gain, zerbitzatzeko erabiltzen duten materil guztia garbitu eta 80 gradu baino gehiagotan desinfektatzen da. Jangelan, berriz, mahai eta aulkiak egokitu dira neurri bereziak ezartzeko. Seinale berriak jarri dira, distantziak mantentzeko eta jangelara doan pertsonaren segurtasuna bermatzeko.